21 Aulkiko 'Maringurua' solasaldi-performancea, ostiral honetan
Eneritz Artetxe, Maider Galarza eta Idoia Hernandez 'Hatxe'-k parte hartzen duten emankizuna etzi egingo dute, Ehuntzen.
Pasa den maiatzean egitekoak ziren, 21 Aulki zikloaren barruan, Maringurua: Karanbola hirukoitza, emakumeen presentzia euskarazko arte eszenikoetan solasaldi-performancea. Atzeratu egin behar izan zuten, ustekabean, eta data berria zein den ezagutarazi dute.
Etzirako —ostirala, hilak 29— programatu dute emankizuna. Ehuntze espazioan —Beheko Plazan— izango da, 19:00etan hasita.
Sarrerak aldez aurretik erreserbatu beharko dira, e-posta bidez idatzita. Dohainik izango da. Eneritz Artetxe, Maider Galarza eta Idoia Hernandez Hatxe dira protagonista.