'Love Is In The Hell', Sergio Zurutuza sanpedrotarraren azken lana

Arbusto Crower goitizenpean, 2021ko bigarren albuma plazaratu du musikariak. "Umore gutxiko eta aurreiritzi askoko jendea muzinduko dute erritmo hauek".

Sergio Zurutuza musikagile sanpedrotarrak Arbusto Crower ezizenpean bigarren lana atera du argitara.
Sergio Zurutuza musikari sanpedrotarrak 2021ko bigarren albuma atera du argitara: Love Is In The Hell. Arbusto Crower goitizenarekin plazaratu duen bigarren lanean antsietatea, paranoia, indarra eta konplexutasuna hartu ditu ahotan.
 
Aurtengo ekainean eman zuen ezagutzera Arbusto Crowerren lehen lana, Explosion Banzai titulupean. Bigarren honetan umore kutsua mantendu duela aitortu du, baina ez aurrekarian bezain argiro: “Mundu ilun eta sakonago batean murgildu naiz”. Sanpedrotarrak aitortu du ez duela inor ezaxola utziko azken produkzioak: “Umore gutxiko eta aurreiritzi askoko jendea muzinduko dute erritmo hauek”.
 
Aipaturiko bi albumak, bideoklipekin, gozagai daude, jada, YouTube, Spotify, Apple Music, Tidal eta Bandcamp plataformetan. Artistari buruzko informazio gehiago nahi duenak, bere webgunean topa dezake.
 
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.