Tiñelu biziberritzeko proposamena, larunbatean aztergai

Azken hilabeteetan bazkide talde batek landu duen proposamenaren berri emango diete elkarteko beste bazkide guztiei.

Tiñelu elkarte eta taberna. Asteburura begira berriro irekita egongo da Tiñelu.

Tiñelu elkartearen barruan gogoeta egin dute azken hilabeteetan. 2019aren bukaeran ekin zioten zeregin horri. Helburua: elkartea biziberritzea, etorkizunari begirako hainbat erronkari eusteko. Jada gogoeta prozesua, Biziberritze Proposamena landu du horretarako espresuki bildu den bazkide taldeak. Orain, bazkide denei hori aurkezteko unea iritsi da.

Biziberritzerako agiria aurkezteko eguna larunbata (hilaren 30a) izango da. 11:30ean hasiko da Ibai Ondon egitekoa den batzarra. Bertan, biziberritzerako bidearen proposamenaren berri emango diete bazkideei.

Aldi berean, larunbateko bilkuran Ezohiko Batzar Orokorrerako deia egingo du zuzendaritza batzordeak. Azaroaren 13rako da batzarraldi proposamen hori. Han, larunbatean aurkeztuko den dokumentuaren onarpena izango dute hizketarako gai.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.