Zuzendaritza berria aurkeztu du Girizia elkarteak
Marijose Aranburu Arbelaitz da elkarteko zuzendaria. Elkartea berriro normaltasunera eramatea izango da helburu nagusia.
Girizia elkarteak zuzendaritza berria aurkeztu du, urteroko ohiko batzarrean aukeratu zutena. Lehendakari lanetan Marijose Aranburu Arbelaitz arituko da, eta lehendakariordea Josune Iñarra Oiartzabal izango da (zuzendaritzako kide guztien zerrenda ikus daiteke behean).
Girizia elkartea berriro normaltasunera itzularaztea da zuzendaritza berriaren helburua. Horrela, pandemia iritsi aurretik egiten ziren iniziatibak berreskuratu nahi dituzte, hala nola, barrikotea edo Errioxarako irteera, besteak beste.
Horrez gain, jakinarazi dutenez, elkartea osatzen duten kultur eta kirol arloko taldeei laguntza eta babesa ematea izango da beste helburuetako bat. “Aldi berean”, jarraitu dute, “beste elkarte oiartzuarrekin batera, elkarteen elkartea bultzatzea, babestea eta indartzea”.
Zuzendaritzako kideak
- Lehendakaria: Marijose Aranburu Arbelaitz.
- Lehendakariordea: Josune Iñarra Oiartzabal.
- Idazkaria: Moises Odriozola Maritonena.
- Mahakideak: Ugaitz Susperregi Ibarguren, Josetxo Jauregialzo Oiartzabal, Jon Goikoetxea Goñi Mikel Mitxelena Iza eta Martxel Toledo Garmendia.