Auzo batzarren dinamika abiatuko du udalak
Datorren astean, auzo batzarrak egiten hasiko da udala.
Datorren astean, auzo batzarrak egiten hasiko da udala. Horietan guztietan, alkatea izango da eta berarekin batera txandakatzen joango diren bi zinegotzi. Lehen hitzorduak, Lartzabalen eta Zamalbiden egingo dituzte, datorren astearte eta ostegunean, hurrenez hurren. Lartzabalgoa, Haritza auzo elkartean izango da, eta Zamalbidekoa, berriz, bertako auzo elkartean; biak 18:30ean hasita.
Bi urtean behin egin ohi ditu udalak batzar horiek, baina iaz ezinezkoa egin zuen pandemia testuinguruak.
Aizpea Otaegi alkatea batzar guztietan izango da, eta harekin batera, Bernar Lemos, Maite Gartzia, Jose Manuel Ferradas edo Xabier Sanchez izango dira.
Egutegia zehaztuta dago eta auzo bakoitzean batzarra noiz egingo duten jakinarazi dute jada. Lekua eta ordua, baina, data hurbiltzen doan neurrian jakinaraziko dute.
Auzo batzarren egutegia
- Azaroak 2, asteartea: Lartzabal
- Azaroak, 4 osteguna: Zamalbide.
- Azaroak 8, astelehena: Agustinak.
- Azaroak9, asteartea: Gabierrota.
- Azaroak 10, asteazkena: Olibet.
- Azaroak 15, astelehena: Kaputxinoak.
- Azaroak 16; asteartea: Igantzi.
- Azaroak 17, asteazkena: Gaztaño.
- Azaroak 22, astelehena: Iztieta.
- Azaroak 24, asteazkena: Erdigunea.
- Azaroak 29, astelehena: Galtzaraborda.
- Abenduak 1, asteazkena: Fanderia.
- Abenduak 13, astelehena: Beraun.
- Abenduak 14, asteartea: Pontika.
- Abenduak 15, asteazkena: Alaberga.