2021/10/28

auzo batzarrak oiartzun balorazioa 2021

Auzo batzarrek "sentsazio onarekin" utzi dute udala

109 herritarrek hartu dute parte auzo batzarretan, eta horietatik %53 emakumeak izan dira. Auzotarren ekarpenak nola bideratu aztertuko dute.

Otraitzeko ameztiak itzala ematen jarrai dezan

Otraitz Gainan garai batean bertan izandako ameztiaren —Quercus pyrenaica— azken arrastoak gelditzen dira.

Añarbeko urtegian kanal alternatiboa egiteko eskatu diote ministerioari

Urriko ohiko plenoan aho batez onartu dute obra egitearen eskakizuna. Bestalde, URA agentziarekin lau urterako protokoloa ere onartu dute.

Goi mailako saskibaloia asteburuan Bekoerrotan

Bizkai, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako selekzioen arteko txapelketa bat jasoko du Bekoerrota kiroldegiak, Haur Mailako kirolariena.

Urtebeteko etenaren ostean, bueltan da Otxote Topaketa

Igandean izango da, eta bost otxotek hartuko dute parte, horietatik bi, emakumeenak. Madalenaren basilikan kontzertua eskainita, tabernetan abestuko dute ondoren.

Gizon bat atxilotu dute bide segurtasun delitua leporatuta

Polizia kontrol batean gelditu gabe aurrera jarraitu zuen gizonak, atzetik joan zen patruila eta atxilotu egin zuten bide segurtasunaren aurkako delitua leporatuta.

tren berdea

Tren Berdeak Arditurri hurbilaraziko du, astelehenean

Arditurriko meategiak bisitatzeko aukera egongo da azaroren 1ean. 10:00etatik 14:00etara egongo da irekita. Tren Berdea, martxan.

HH eta LHko haurrentzako jolas eta tailerrak, Txirbillaren eskutik

Jarduerak azaroan eta abenduan izango dira, eta bihar arte eman ahal izango da izena. Sukaldaritza, herri kirolak eta eskulanak egingo dituzte, besteak beste.

altzibar industrialdea

Altzibar industriaguneko kale bat asfaltatuko dute bihar

08:00etatik aurrera asfaltatze lanak egingo dituzte. Ondorioz, lanak bukatu arte trafikoari moztuta egongo dela jakinarazi du udalak.

Bizikletaren erabilera sustatzea da helburua.

Iraunkor mugitzeak, saria du

Euskotren eta autobus publikoa gehien erabili duten 50 erabiltzaileetako bakoitzak 20 euroko birkarga jaso du bere Mugi txartelean.

Lezoko III. Berdintasun Planaren zirriborroa, herritarren eskura

Azaroaren 11ra arte egin dakizkioke planaren zirriborroari ekarpenak. Azaroaren 16an aurkeztuko dute behin betiko plana, udaletxean.

tomas.garbizu

Ganbera musika, Tomas Garbizun

Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleek ganbera kontzertua emango dute eskolan bertan larunbatean. 16:00etan hasiko da emanaldia.

Gehiago