Ganbera musika, Tomas Garbizun

Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleek ganbera kontzertua emango dute eskolan bertan larunbatean. 16:00etan hasiko da emanaldia.

tomas.garbizu Tomas Garbizu musika eskolaren ataria.

Larunbatean (hilak 30) ganbera musikaz gozatzeko aukera izango da Tomas Garbizu Musika Eskolan. Bertako ikasleek Bach, Mozart edo Wieniawskiren obrak joko dituzte besteak beste. Musika emanaldia 16:00etan hasiko da, eta sarrera doan da.

Saioa egingo duten musikari gazteen irakasleak Raffaela Acella, Mikel Donazar eta Julen Izarra dira. Ikasleak, berriz, honakoak:

  • Biolin jotzaileak: Ioannes Sagarzazu, David Bergman, Irene Sagarzazu, Myriam Hamela eta Ane Espina.
  • Saxofoia: Paul Muñoz.
  • Klarinetea: Oihan Espina.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.