Ganbera musika, Tomas Garbizun
Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleek ganbera kontzertua emango dute eskolan bertan larunbatean. 16:00etan hasiko da emanaldia.
![tomas.garbizu](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2017/06/tomas.garbizu.jpg)
Larunbatean (hilak 30) ganbera musikaz gozatzeko aukera izango da Tomas Garbizu Musika Eskolan. Bertako ikasleek Bach, Mozart edo Wieniawskiren obrak joko dituzte besteak beste. Musika emanaldia 16:00etan hasiko da, eta sarrera doan da.
Saioa egingo duten musikari gazteen irakasleak Raffaela Acella, Mikel Donazar eta Julen Izarra dira. Ikasleak, berriz, honakoak:
- Biolin jotzaileak: Ioannes Sagarzazu, David Bergman, Irene Sagarzazu, Myriam Hamela eta Ane Espina.
- Saxofoia: Paul Muñoz.
- Klarinetea: Oihan Espina.