Otarra bete babes
Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak bat egingo du aurten ere Nafar Hegoaldeko uzta euskarari puzka, Errigoraren kanpainarekin.
Aurten ere Errenteria-Oreretaraino helduko dira Errigoraren eskutik Nafarroa Hegoaldean mimoz eta maitasunez ekoitzitako produktuekin osatutako saskiak. Udazkeneroko, Nafar Hegoaldeko uzta, euskarari puzka kanpainaren barruan, bertako produktuak dastatzeko aukera paregabea eskainiko du Errigorak, Nafarroa Hegoaldeko nekazari txikiak, eta bertako euskalgintza babestuta aldi berean. Elikadura burujabetzaren aldeko keinua da, gainera, iniziatiba. Erositako saski bakoitzaren balioaren %25 Nafarroa Hegoaldeko euskalgintzari bideratzen zaio.
Kanpaina, azaroaren 11 arte dago zabalik eta aurten ere, hiru saski daude aukeran: Beltza (55 euro) Berdea (65 euro) , eta zuria (75 euro).
Eskaerak, Errigoraren web orrian egin behar dira. Edozein zalantza argitzeko, bi telefono zenbaki jarri ditu Lau Haizetarak herritarren eskura: 943 34 01 43 eta 688 76 53 98.
Urtero bi kanpaina jartzen ditu martxan Errigorak, udazkeneko hau da bat, eta udaberrian egiten duen Nafar Hegoaldeko uzta eskutik eskura da bestea.