Euskaraldiaren aurtengo hutsunea baliatuta, ‘Haurren aurrean, helduok heldu’ egitasmoa antolatu dute azaroaren 22tik abenduaren 5era arte, eta Oiartzunen ere garatuko dute.
Udal arduradunek adierazi dute aurreko egitura "oso hondatuta" zegoela. Sanpedrotarra Arraun Elkartea eskertuta agertu da instalazio berriarekin.
Gaur zortzi jaso zuen aitortza —nagusiki— arraunlari izandakoak. Ekitaldi hunkigarria izan zen, eta denbora pixka bat jarrita, saria jasotzea harentzat zer suposatu duen azaldu du.
Maren Galvezek, Gorka Granado sopelarrarekin batera, Dantza Solteko Euskal Herriko Txapelketa irabazi zuen hilaren 16an. 24 urte lehenago Iraultza Garmendia amak irabazitakoa berdindu du.
COVID-19ak gogor erasan zuen Marian Garcia errenteriarra. Bitan eraman du ZIU Zainketa Berezietako Unitatera gaitzak, lehen aldiz zuzenean, eta bigarrenean, albo kalteengatik. Osatzen ari da.
Topoa lurperatzeko lanek «kaosa» eragingo dute Pasai Antxon datozen lau urteetan. Obrei esker, bizilagunak luzaroan zigortu izan dituen zauria itxiko dela uste du alkateak; argibideak eman ditu.
Asteburu honetan futboleko eta areto futboleko lehiak besterik ez dira egongo. Denera hamabi partida jokatuko dituzte; gehienak, etxean.
Lau Haizetara topaguneak herritar guztiak deitu ditu odola ematera, "sozialki arduratsuak diren pertsonen bila gabiltza".
LAB sindikatuak deituta, hainbat pasaitar portuaren sarreran elkartu dira. 20:00etan, Antxoko Gure Zumardian egingo dute bat hileroko hitzorduarekin.
Ludoteka eta gaztelekuak ez dituela udalak oraindik martxan jarri aurten dio Isaac Palencia sozialisten bozeramaileak.
Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak bat egingo du aurten ere Nafar Hegoaldeko uzta euskarari puzka, Errigoraren kanpainarekin.
Zubia izan arren, herriko talde gehienek jardunaldia dute asteburu honetan. Nesken talde nagusia lehiara bueltatuko da.
Aurkezpena barrutiz barruti egingo du, Trintxerpetik hasita. "Inor axolagabe utziko ez duen eleberri bizia, atsegingarria, jakin-min handikoa".