Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2021-10-29)

Zubia izan arren, herriko talde gehienek jardunaldia dute asteburu honetan. Nesken talde nagusia lehiara bueltatuko da.

oiartzun ke neskak Oiartzungo nesken talde nagusiak etzi jokatuko du.

FUTBOLA

Emakumeen Lehen Nazional Maila

  • Oiartzun — Osasuna B: etzi, 12:00etan, Karla Lekuona futbol zelaian.

Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila

  • Aretxabaleta UDA – Oiartzun: etzi, 16:30ean, Ibarra futbol zelaian.

Emakumeen Ohorezko Erregional Maila

  • Amaikak Bat — Oiartzun: etzi, 10:00etan, Debako Errotazar futbol zelaian.

Gizonen Gorengo Maila

  • Oiartzun — Vasconia: bihar, 17:15ean, Karla Lekuonako futbol zelai txikian.

Emakumeen Gorengo Maila

  • Oiartzun — Santo Tomas Lizeoa: bihar, 15:00etan, Karla Lekuonako futbol zelai txikian.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Oiartzun KE — Herrikide: 4-2 (atzo jokatu zuten partida).

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Eguzki Ventanas Isu— Miren Taberna: gaur, 20:50ean, Lasarte-Oriako Maialen Chourraut kiroldegian.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Oiartzungo Saskilagunek jokatzen duen liga ez da jokatuko asteburu honetan.

Emakumeen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Oiartzungo Saskilagunak parte diren ligako taldeek atsedena hartuko dute asteburuan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.