Euskal preso eta iheslariak "etxean eta bizirik" nahi dituztelako elkartu dira
LAB sindikatuak deituta, hainbat pasaitar portuaren sarreran elkartu dira. 20:00etan, Antxoko Gure Zumardian egingo dute bat hileroko hitzorduarekin.
Oarso Bidasoko LAB sindikatuak elkartzera deitu ditu pasaitarrak gaur goizean, euskal preso eta iheslarien alde. “Etxean eta bizirik” nahi dituztela zioen pankarta eskutan, portuaren sarreran bildu dira.
Gaur arratsaldean berriro, eta ozenago, egingo dute bat pasaitarrek, hileroko azken ostiral guztietan bezala, Gure Zumardian. Kartelada 20:00etan hasiko da.