Asteburuko Lezoko kirolean, futbola eta areto futbola
Eskubaloiko eta saskibaloiko ligek etena izango dute. Allerruren talde nagusiek Plazetan dituzte partidak. Areto futbolean, Gaintxuren eskualdeko derbia.
Asteburu berezia izanik, kirol liga guztiek ez dute jardunaldirik izango. Eskubaloikoek eta saskibaloikoek etena izango dute, azaroaren 7ko asteburura arte. Futboleko eta areto futboleko taldeek bai izango dutela jardunaldia. Ondokoak dira haien partidak:
FUTBOLA
Gizonen Ohorezko Erregional Maila
- Allerru-Hernani, bihar (larunbata) 16:30ean Plazetan.
Emakumeen Gorengo Maila
- Allerru-Martutene, gaur (ostirala) 20:30ean Plazetan.
Gizonen Gazteen Lehen Maila
- Touring-Allerru, etzi (igandea) 12:30ean Errenteria-Oreretako Fanderiako zelaian.
Neska kadeteak
- Oiartzun-Allerru, bihar (larunbata) 09:00etan Oiartzungo Karla Lekuona zelaian.
Mutil kadeteak
- Allerru-Mariño, bihar (larunbata) 12:00etan Plazetan.
Haur Maila, mutilak
- Beti Ona-Allerru A, bihar (larunbata) 12:30ean Errenteria-Oreretako Beraungo zelaian.
- Allerru B-Oiartzun, bihar (larunbata) 10:30ean Plazetan.
Kimu Maila, mutilak
- Allerru-Orereta Kafea, bihar (larunbata) 09:00etan Plazetan.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Pari Berri Doni-Gaintxu, gaur (ostirala) 21:45ean Donibaneko kiroldegian.
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
- Makax-Jaixki, etzi (igandea) 12:00etan Donostiako Bidebietako kiroldegian.
