Gabonen antolaketan hasteko, Lezoko Jai Batzordearen bilera asteartean
19:30ean hasiko da bilkura, Donibane kaleko Kultura aretoan. Hiru puntuko gai zerrenda osatu dute, tartean, Gabonen gainekoa dagoela.
Gabonei begirako batzarrera deitu dituzte Lezoko Jai Batzordea osatzen duten eragileak astearterako. 19:30ean da bilkura, Kultura aretoan.
Hiru gaiko zerrenda izango dute aztertzeko partaideek. Lehenik, egoeraren azterketarik eutsiko diote; ondoren, Gabonak nola antolatu aztertzen hasiko dira; azkenik, norberak lekarkeena azaltzeko aukera izango du.
