Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

[Erreportajea] Dantzako Euskal Herriko bi txapeldun etxe berean

Maren Galvezek, Gorka Granado sopelarrarekin batera, Dantza Solteko Euskal Herriko Txapelketa irabazi zuen hilaren 16an. 24 urte lehenago Iraultza Garmendia amak irabazitakoa berdindu du.

Maren Galvez eta Iraultza Garmendia.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2021/10/29

Maren Galvez Garmendia (Lezo, 2005), Gorka Granado sopelarrarekin batera, Dantza Solteko Euskal Herriko Txapelketaren irabazle izan zen hilaren 16an Segurako Baratze pilotalekuan egindako txapelketan. «Oso pozik nago lortutakoarekin. Ez genuen espero. Egindakoa asimilatzen ari gara pixkanaka». Txapelketa irabazi eta egun batzuetara izan da Galvez Hitza-rekin, baina ez bakarrik. Iraultza Garmendia Etxandi (Lezo, 1974) ama izan du alboan. Izan ere, Garmendiak 1997an irabazi zuen txapelketa hori Iban Agote bikote zuela. Euskal Herriko lehian amak eta ondorenean alabak txapela irabazten duten lehen aldia izan da.

Galvez eta Granado ondo iritsi ziren finalera. Adituek faboritoen artean zituzten. Kontuan hartzeko bikotea zela adierazteko aurrekariak bazeuden: udan Zarautzen egindako txapelketan lehenak izan ziren adibidez, eta Donostiakoan bigarren. Bietan inguruan izan zituzten Euskal Herrikoan hirugarren izan zen Katerin Artola (Oiartzun)-Iker Belintxon (Lezo) bikotea (iazko txapeldunak), eta Bergarako Saioa Galarraga-Julen Murgiondo (bigarren Euskal Herrikoan). «Aurten, iazkoarekin alderatuta, askoz ere sasoi hobea egin dugu. Asko hobetu dugu, eta horretan zerikusia izan du pilatu dugun esperientziak. Faboritoen artean ginen, baina zaila genuen irabaztea», zehaztu du Galvezek. Dantza jantzirik onenaren saria ere haientzat izan zen.

Bikotekako lanean ezinbesteko eman du lezoarrak, entseatzeaz gain, harreman ona izan behar dutela dantzariek konpenetrazio egokia eta elkar ulertze naturala izateko: «Entseguetan elkarrekin hitz egiteko tartea hartzen dugu. Gorka Sopelakoa da, ni hemengoa. Ez gara maiz-maiz egoten. Baina gaudenean, entseatzeaz aparte, hitz egiteko baliatzen dugu denbora». Egun batzuk pasata, hedabideak-eta haiekin izatea arraro egiten zaiela adierazi du Galvezek, ez dute ohiturarik. «Ez ginen ezagunak, orain izaten ari gara ezagun. Harritzekoa da hau guztia».

Emozioa
Fandangoa eta arin-arina dantzatu behar zituen bikote bakoitzak —hamabost ziren— Segurako Euskal Herrikoan. Azken dantzaldia bukatu, jada hankak taulan iltzatuta zituztela elkar begiratu zuten Galvezek eta Granadok. Begirada konplizea izan zen, ondo egindako lanarena. «Sentsazio oso onekin atera ginen oholtzatik, gustura». Hortik aurrera epaimahaikideek zuten hitza. Zain egon behar. «Lehenik herrialde bakoitzeko lehen sailkatuei sariak eman zizkieten. Baina Gipuzkoako nahiz Bizkaikoen berri ez zuten eman. Sailkapen nagusiko hirugarren sarira jo zuten zuzenean. Hor zerbait arraroa gertatzen ari zela pentsatu genuen», nabarmendu du Iraultza Garmendiak. Hirugarren Katerin Artola eta Iker Belintxon zirela esan zuten, Gipuzkoako bikote onen eta bigarren sailkatu bergararrak izendatu zituzten. «Orduan konturatu ginen gu ginela lehenak, Bizkaiko irabazlea esan ez zutelako, eta gu ginelako herrialde hartako bakarrak», esan du Galvezek. Izan ere, Sopela udalerriaren izenean aritu zen bikote gaztea Seguran, Lezoren partetik Artola eta Belintxon aritu zirelako, eta Gorka Granado hangoa delako. «Sariak eman zizkigutenean oraindik ez genuen guztiz asimilatua zer gertatu zen. Ez genuen irabaztea espero», dio Galvezek.

Hori guztia bitartean Iraultza Garmendia harmailetan zegoen. Urduri hura ere. Azken emaitza jakitean pozik, oso. Asebetea. «Guri gehiago kostatu zitzaigun Euskal Herriko txapeldun izatea. Gure garaian zaharragoek irabazten zituzten txapelketak, bost-sei urtez egon behar zinen lehian horrelako txapelketaren bat irabazi arte. Nik 23 urterekin irabazi zuen. Marenek 16 dauzka».

Alabaren ezaugarrietaz galdetuta, haren fintasuna nabarmendu du Garmendiak: «Nik ez nuen fintasuna. Orain indarra hartzen ari da; nik hori banuen. Ikusiko da zein bide egiten duen». Amak Segurara joan aurretik etxetik ateratzerakoan esandakoak oroitu ditu Galvezek: «Lasai egon». Lurdes Esnaolaren laguntza eskertu dute ama-alabek.

Lezon hainbeste dantzari txapeldun izatea, genetika kontua dela diote txantxetan biek. Izan daiteke. Baina genetikak lanik gabe ez du deustarako balio, dantzan behintzat ez. Lezon badakite, beraz, genetika irabazteko lantzen.

 

 

ZORRA OSOKI KITATUA
Maren Galvezek eta Iraultza Garmendiak badute eredu hurbil bat dantzaren munduan, Juani Etxandi. Lehenaren amona, bigarrenaren ama da. Dantzan ez zen asko-asko ibilitakoa izan (ondoko irudian Patxi Larrearekin ageri da, 1960ko hamarkadako irudian), baina Garmendiak kultura espresio horrekin izandako lehen hartu-emana amaren bidez izan zuen. «Beti izan nuen atzetik, jarraitzen. Lehen askoz txapelketa gehiago izaten ziren, eta ama beti izaten nuen alboan. 1997ko Euskal Herriko Txapelketa, irabazi nuena, ezin izan zuen zuzenean ikusi», dio Garmendiak.

Bilobaren saioak ikustera joateko ohiturarik ez zuen Etxandik. Segurara joateko konbentzitu zuten, ordea. Biloba nola izan zen txapeldun ikusi zuen, «emozioak dantzan izan genituen denek». Bizitzak zor ziona, ordainduta gelditu zen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.