Odola ematera deitu dute asteartean
Lau Haizetara topaguneak herritar guztiak deitu ditu odola ematera, "sozialki arduratsuak diren pertsonen bila gabiltza".
Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak odola emateko hitzordua antolatu du asteartean. Merkatuzarren izango da 17:00etatik 20:30era, eta odola eman nahi dutenez, aldez aurretik telefonoz deitu beharko dute hitzordua jartzeko. Honakoak dira telefono zenbakiak: 679 22 85 39 edo 600 22 49 50.
Lau Haizetara topaguneak herritar guztiak deitu ditu odola ematera, “sozialki arduratsuak diren pertsonen bila gabiltza”.