Azken zazpi egunetan 30 positibo egon dira eskualde osoan. Lezo eta Pasaia dira positibotasun tasa hiru zifretan dutenak.
Urtero bezala, oiartzuar talde bat hurbildu da hilerrira, memoria ariketa egitera. Tartean ziren Katin Txiki eta udaleko ordezkariak.
Oiartzunek Osasunaren bisita jaso du Ugaldetxon, partida animatuan. Mutilek Aretxabaletan galdu dute, hasieratik okertu zen partidan.
Oarsoaldeko AHT Gelditu plataformak antolatuta, mendi martxa informatiboa egin dute berrogeita hamar bat lagunek larunbatean, AHTk Astigarraga eta Lezo artean aurreikusia duen trazatuaren bidea eginda.
Bosgarren igandean antolatzen du Muxiko Eguna Lezok, eta atzokoa hala izan zen, hileko bosgarren igandea.
Oiartzungo Feministen Asanbladak batzar irekia deitu du bihar arratsalderako. Urteko plangintzarekin hasteko saioa izango da.
Klub moreak urteroko ohiko batzarra egingo du azaroko bigarren igandean. Kirol arloa, ekonomikoa eta soziala aztertuko dituzte.
Hileko lehen astelehena jai eguna izanik, ez dira gaur kalera atera jubilatu eta pentsiodunak, baina bihar bai, kalera aterako dira eta pentsio duinen aldeko aldarria zabalduko dute kalean barrena.
Zintzilik Irratiarekin elkarlanean aritzera deitu dituzte herritarrak irrati librearen arduradunek 37 urteko ibilbidea bete duenean, "aurkezpen ekitaldian gurekin gozatuz, eta gure bidelagun izaten denboraldi berri honetan zehar".
Arrakastatsua izan da Gau Beltzaren bigarren ekitaldia. Herritar ugari batu dira Orereta Ikastolak herriko beste hamaika eragilerekin antolatutako festara.