Ezkerro eta Arregi txapeldun
Gipuzkoako Hirugarren Mailako Larruzko Paletako txapela eskuratu dute EPLEkoek.
Etxera ekarri dute Ezkerrok eta Arregik larruzko pilotako hirugarren mailako txapela. Larunbat goizean jokatu zen finala Olaberrian, eta aldearekin garaitu ziren errenteriarrak, 35-20. Partida bikaina bi pilotariena.
Aitor Estefano EPLEko palistak, zilarrezko domina lortu du, bestalde, 23 urtez azpiko munduko pilota txapelketan. Larruzko paleta taldean aritu zen ligaxkan eta Kubaren aurrean 2-0 irabazi.
Etxezarretak eta Arangurenek, azkenik, Gipuzkoako Ohorezko Mailako eskuz binakako senior txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte bihar 20:00etan Zegamako Toki Alai pilotalekuan. Final handian sartzeko dena emango dute EPLEkoek. Lehen aldia da klubak finalerdi bat jokatzen duena maila gorenean, ohorezkoan.