2021/11

1743an euskara hutsean idatzitako gutun bat aurkitu dute udal artxiboan

Iago Irixoa historialariak aurkitu du, "kasualitatez". Gutuna eskutitz pribatu bat da, Oiartzungo zirujaua zen Auger Greciet (Oier Gerezieta) hazpandarrak herriko bikarioari (Jose Fagoagari) bidalitakoa.

Harambee GKEak erronka bota die arraunlariei.

[Bideoa] Hondarribia-Nairobi Challenge erronkan parte hartuko du Hibaikak

Hondarribiko Udalarekin eta arraun elkarte ezberdinekin elkarlanean, Keniako hamahiru emakume ikasketekin laguntzeko erronka abiatu du Harambee GKEak.

indarkeria matxista

Gizonezko bat atxilotu dute Trintxerpen indarkeria matxista egotzita

Ostiral gauean atxilotu zuten. Udaltzaingoaren arabera, emakumeak bere burua etxebizitzako gela batean giltzapetu behar izan zuen, adingabeko batekin.

Emanzipatzea errazteko laguntzak eska daitezke

Errenteria-Oreretako gazteek emanzipatzen hasteko udalak duen diru lerroko laguntzak jasotzeko eskaera egin dezakete. Diru laguntza horren helburua honakoa, alokairu erregimenean dauden 18 eta 35 urte arteko gazteei 2021ean kontzeptu horren pean ordaindutakoarekin laguntzea.

"Pentsioak errebaloritzatzeko lege proiektuak murrizketa berriei zabaldu die atea"

Pentsioak Errebalorizatzeko Lege Proiektuarekin oso kritiko azaldu da pentsiodunen mugimendua, ez duelako bermatzen pentsio sistema publikoa, indarrean dauden murrizketak berresten dituelako, eta pentsio publikoen sistemaren pribatizazioa sustatzen duelako.

SOS Antxo koordinakundea, "bizilagunen duintasuna defendatzeko"

Taldearen aurkezpena bihar egingo dute, 20:00etan, Antxoko Kultur Etxean. Manifestazioa eta sinadura bilketa ere antolatu dituzte aurreragorako.

[Galeria] Merezitako aitortza jaso dute: Oarsoarrak Euskararen Saria

Ostiral arratsaldean jaso zituzten 2021eko Oarsoarrak Euskaren Sariak Pello Jauregik eta Labore Oarsok, Niessen Kulturgunean.

[Galeria] Harrera egin diete azken hiru urteetan etorri diren herritarrei

Azken urteetan pandemiagatik ezin izan dute egitasmoa gauzatu, eta aurtengoak erantzun zabala izan du iritsi berrien eta lehendik bertan bizi diren herritarren artean.

Ziburuko Kaskarotenea ikastola babesteko ekitaldia antolatu du Lau Haizetarak

Euskal garagardoen salmentarekin bildutako dirua Ziburuko ikastola babesteko izango da.

Aurrerapausoak emateko hausnarketa izan da gaurko saioa, Sare Herritarraren esanetan

Sare Herritarra: "Afera bere lekuan jarri eta aurrerapausoak emateko hausnarketa egiteko baliogarria izan da".

Ability Digital Award saria jaso berri du udalak

"Instalakuntza publikoen modernizazioan eta kontrolean egindako lanarengatik" saritu dute udala. Atzo jaso zuten saria, Madrilen.

Iztietako zubia konpontzen ari dira

Iztietako Oiartzun ibai gaineko egurrezko zubia konpontzen ari dira udal langileak.

koronabirusa oiartzun

Udal eraikinak garbitzen dituzten zerbitzuko langileek, udaletxeko garbitzaileen baldintza berberak

Udal eraikinen garbiketaren zerbitzuaren kontratazio prozedura hastea onartu dute gaurko ezohiko udalbatzarrean. Udalaren kontratupeko garbiketa sektoreko langileen aldarrikapenari erantzun nahi izan dio udalak.

Bi taberna jatetxeren ustiapena lehiaketara atera du udalak

Une honetan bi taberna horiek itxita daude aurreko lizitazioak hutsik geratu ondoren, eta interesdunei sarbidea errazteko udalak nabarmen hobetu ditu baldintzak.

Lan, pentsio, eta bizi baldintza duinen aldeko hitzordua bihar

Mobilizazio eguna antolatu dute bihar ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek Hego Euskal Herrian. Errenteria-Oreretan 19:00etan abiatuko da manifestazioa Herriko Plazatik.

oiartzun tolosa

Asteburu gazi-gozoa Oiartzun KErentzat

Neskek erraz menderatu dute San Ignacio, baina mutilak ez dira gai izan punturik eskuratzeko.

san pedrotarra

Iraultza lasaia Sanpedrotarra Arraun Elkartean

Kirol klubaren zuzendaritza batzordean aldaketa nabarmena izan da bazkideen azken asanblada orokorrean hartutako erabakien arabera. Xabier Isasa izango da aurrerantzean moreen presidente.

kirolak

Kiroldegietako zerbitzuaren kudeaketa salatu du PSE-EEk

Kritiko azaldu da gaia lantzeko moduarekin alderdi sozialista: "Azalpenik ez da izan. Gure elkartasuna adierazi nahi diegu langileei, eta berehalako konponbidea exijitzen dugu".

oiarpe

Oiarpe eta Txosten asteburuko partidak (2020-11-26)

Oiarpeko pilotariek hamahiru partida jokatuko dituzte bihar eta etzi; Txostekoek ordea, bi.

Gehiago