Oiarpe eta Txosten asteburuko partidak (2020-11-26)

Oiarpeko pilotariek hamahiru partida jokatuko dituzte bihar eta etzi; Txostekoek ordea, bi.

oiarpe

Asteburu honetan Oiarpeko pilotariek hamahiru partida jokatuko dituzte orotara, bihartik larunbatera bitarte, gehienak lehenengo fasekoak. Sei partida ez ezik, gainerako guztiak Madalensoro pilotalekuan jokatuko dituzte. Hemen Oiarperen kartelera osoa kontsulta daiteke:

Bestalde, Txostekoek bi partida jokatuko dituzte. Lehena bihar (hilak 27) 10:30ean jokatuko dute, Madalensoron, Euskal Jolasen kontra (Paleta Goma Kadeteak.); bigarrena aldiz, 11:30ean izango da, Txost eta AS Baretounaise taldearen artekoa (Euskal Herriko Ezker Hormako Joko Garbi Txapelketa, 3. maila).

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.