2021/11/26

Lezo Bonua kanpainan izena emateko epea zabalik

Gaurtik hasita zapi eguneko epea izango dute merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektoreko enpresa eta saltokiek izena emateko.

Juan Mari Lujanbio. Arrauneko patroia.

[Elkarrizketa] «Nork bere koloreak ditu oraindik ere, baina etsaitasun txikiagoz»

Lau hamarkada baino gehiago patroi lanetan egin ondoren, Lujanbiok bukatutzat eman berri du bere jarduna. 24 urte zituela jo zuen goia, Kontxako Bandera irabazita.

Elkartasunari hegoak jantzi dizkion egutegia eskura

Egutegi solidarioa salgai du Juneren Hegoak elkarteak, eta aurten kolaborazio berezia izan du. Bildutako diru guztia elkartearentzat izango da, egiten duen ezinbesteko lanarekin jarrai dezan.

Haurtzaroko ikasleak ere, indarkeria matxistaren kontra

Elkarretaratzea egin zuten atzo ikasleek eta langileek, beltzez jantzita, "ospakizun eguna ez zelako atzokoa, aldarrikapen eguna baizik".

AINGERU OIARTZABAL RIVERA. PSIKOLOGOA.

[Elkarrizketa] “Beldurrik ez edukitzea erotuta egotea dela ematen du”

Ahots gozo eta begirada biziko pertsona da psikologo oiartzuarra. Berarekin tertulian aritzea atsegina eta txoil erosoa da. Bestelako kontu frankoren artean, beldurrak egungo gizartean eta norbanakoetan eragiten duenaz hitz du; gaiarekiko irrika ez ezik, jakinduria gaitza daukala argi utzi du.

Mattin Kazabon Cousillas

Bizitakoa oholtza gainean

Atzerritik laguntzarik gabe iritsi ziren gazteak protagonista bilakatu, eta haien ahotsak taularatuko dituzte bihar, 20:00etan, Errenteria-Oreretako Lekuona Fabrikan. Ados konpainiak gidatu du prozesua.

kirolak

Kiroldegietako zerbitzuaren kudeaketa salatu du PSE-EEk

Kritiko azaldu da gaia lantzeko moduarekin alderdi sozialista: "Azalpenik ez da izan. Gure elkartasuna adierazi nahi diegu langileei, eta berehalako konponbidea exijitzen dugu".

oiarpe

Oiarpe eta Txosten asteburuko partidak (2020-11-26)

Oiarpeko pilotariek hamahiru partida jokatuko dituzte bihar eta etzi; Txostekoek ordea, bi.

Tren berdea

Abenduko zubian Arditurri bisitatzera gonbidatu dituzte herritarrak

Datorren asteko zubia "bertako meategi honek duen xarma ezagutzeko aukera bikaina" dela diote parketxeko arduradunek. Abenduaren 6an trenez joateko aukera eskainiko dute.

puntueus oiartzun

Dagoeneko 38 webgune dira PuntuEus Oiartzunen

Iaz udalak hitzarmena sinatu zuenetik 38 establezimendu, elkarte edo enpresek eskuratu dute domeinua. Honi esker, udalak domeinuaren lehen urtea ordaintzen die.

Eduki babestua

[Erreportajea] Euskara aldarri duten egitarauak

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, euskal hizkuntzaren balio unibertsala aldarrikatuko da. Konpromiso horri eutsiz, mintzoa goratuko dute Trintxerpeko Korkoiburuek eta udalerriko hiru ikastetxeek. Programa bana osatu dute hartarako.

Herriko garapen sozioekonomikoa bultzatzeko, Lezokoak elkartearekin hitzarmena sinatu du udalak

4.000 euroko ekarpena egingo dio udalak Lezokoak elkarteari, herriko "garapen sozioekonomikoa bultzatzeko" asmotan.

Oiartzungo Doneztebe plaza

Bigarren eskuko azoka egingo dute Haurtzaroko ikasleek asteburuan

Ikasturte amaierako bidaiarako dirua bildu nahi dute DBH 4. mailako ikasleek. Gaur, bihar eta etzi egingo dute azoka, Done Eztebe plaza.

Auzo batzarrak Galtzaraborda eta Fanderian

Bilera horietan parte hartzeko deia egin die udalak herritarrei.

Azaroak 25, Pasaian. "Zenbateraino zara konplize?"

Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna izaki, udalerriko plaza nagusiak bete zituzten atzo iluntzean. Norberaren erantzukizunean jarri zuten gakoa.

Gehiago