Iztietako zubia konpontzen ari dira

Iztietako Oiartzun ibai gaineko egurrezko zubia konpontzen ari dira udal langileak.

Udal langileak zubian konponketa lanak egiten gaur goizean.

Iztietako Oiartzun ibai gaineko egurrezko zubia konpontzen ari dira udal langileak. Errenteria-Oereta eta Lezo arteko lotuneetako bat da zubia. Lan horiek direla eta, tarteka ixten ari dira zubia. Aurretik ere itxita izan zen zubi hori, pasarelako egur zati bat zulatu zela-eta hura konpondu bitartean. Gaur berriro aritu dira bertan lanak egiten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.