Lezoko haur erbesteratuak, erakusketan
Etxetxo Lezoko Memoria Historikoaren Taldeak prestatutako erakusketa hilaren 8tik 13ra izango da zabalik Kultura aretoan.
Etxetxo Lezoko Memoria Historikoaren Taldeak erakusketa berezia prestatu du, Lezoko haur erbesteratuak. Hilaren 8tik 13ra (astelehenetik ostiralera) ikus ahal izango dira Etxetxok prestatutakoak Kultura aretoan.
1936ko gerraren ondorioak ekidin asmoz, euren gurasoengandik banatzera behartuak izan ziren erbesteratutako neska-mutiko lezoarren historiak eta bizipenak ekarri nahi izan dituzte erakusketara. Gainera, kanporatuak izan ez, baina ume lezoarrek jasan behar izan zutenaren berri emateko ere bada Kultura aretoak jasoko duen jarduera.
Hilaren 8tik 12ra 17:30etik 20:00etara izango da zabalik erakusketa; hilaren 13an (larunbata da), berriz, 11:30etik 14:00etara.