Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Espainiako militarrak Jaizkibeldik kanpo nahi ditu EH Bilduk

Espainiako Armadak tiro eremu bat du mendian. Bertan egindako maniobren kontrako ebazpen proposamena erregistratu du koalizioak.

Olaia Gerendiain
Lezo,Pasaia
2021/11/04

Espainiako Armadak maniobra eremu bat du Jaizkibelen, mendiaren 371 hektarea hartzen dituena. Bertan tiroak, detonazioak eta bestelako gerra ariketak egitearen kontrako ebazpen proposamena erregistratu du EH Bilduk Batzar Nagusietan.

Koalizioaren ustez, ukaezina da mendigunea aisialdirako, kirola egiteko edota mendi proba ezberdinak gauzatzeko erabiltzen den eremua dela,  eta bertatik (baita tiro eremu barrutik ere) “lurraldearentzat garrantzitsuak” diren Santiago Bidea eta Talaia bidea igarotzen direla (azken horrek Donostia, Pasaia eta Hondarribia lotzen ditu kostaldetik).

Horri gehitu diote militarren tirorako eremuak hartzen duen zonaldean hamarkada urte dituzten arrantzaleen txabola eta borda txikiak daudela, eta horiekiko errespetu eza gaitzetsi dute bilkideek: “Horietariko batzuk (Azabaratzako Sahatsa borda, kasu) dagoeneko eraitsi dituzte edo eraitsi nahi dituzte espainiar militarrek, inolako udal edota ingurumen baimenik eta txostenik gabe”.

Alderdiak arbuiatu du, gainera, militarrak “nagusitasun eta harrokeriaz” aritzen direla, udaletako legeei muzin eginez. “Gure ingurumenak eta herritarrak errespetatu gabe. Paraje babestuetan ere aritzen dira”. Gogora ekarri dute Jaizkibel mendia Herri Onurarako Mendi gisa eta Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) gisa izendatuta dagoela.

Hori horrela izanik, Gipuzkoako Batzar Nagusietan argi utzi nahi izan dute euren aldarria: “Gipuzkoarrok ez dugulako onartzen Espainiako Armada gurean”, hartarako, ebazpen proposamen bat erregistratuz.

Ebazpen proposamena

Gipuzkoako Batzar Nagusiek:
1. Jaizkibel mendia herritarren ondare natural gisa aldarrikatzen dute, bateraezina maniobra militarrak eta antzekoekin.
2. Espainiar militarrek inolako arau-babesik gabe herri erabilerarako borda bat eraitsi izana salatzen dute eta eragindako herritarrei bere atsekabea helarazten die.
3. Eusko Jaurlaritzari eskatzen diote Ulia-Jaizkibel medietako Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) itsas eremura zabaltzea eta itsas babesgune izendatzea, dagoeneko Gipuzkoako Biologoen Elkargo ofizialak eta beste hainbat eragilek eskatu duten bezala.
4. Espainiar Gobernuari eskatzen diote Jaizkibelgo tiro eremua berehala desegitea.
5. Espainiar Gobernuari eskatzen diote plan eta kronograma bat Armada Gipuzkoatik eta Euskal Herritik ateratzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.