Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

[Erreportajea] Sareko abentura berri batera egin du jauzi Xaltok

Pailazo lezoarrak webgune propioa du orain, sortzen dituen edukiak partekatzeko. Korri eta Brinkorekin egindako aroa ez du bukatutzat eman, nahiz eta bakarkako bidea indartzeko hautua egin.

Korri, Xalto eta Brinkok 21 urte egin dituzte plazaz plaza. Orain, Xaltok aurrera urratsa egin du.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2021/11/06

Errealitatera egokitu du Xalto pailazo lezoarrak bere webgunea. Izan ere, azken 21 urteetan bidelagun izan dituen Korri eta Brinkok beste zeregin batzuetan jarria dute indarra, eta ondorioz, Xaltoren jarduna islatzen duen Interneteko ataria osatu dute. Mikel Susperregi ipuin kontalariaren berri ere dago web atari horretan.

«Azken boladan ni bakarrik ibiltzen naiz ikuskizunak ematen, edo Xuplenterekin batera bi pailazo eskatzen dituztenean. Horregatik erabakia. Musikaria da Xuplente, xirularrua jotzen du», adierazi du pailazoak. Beraz, Korri Xalto eta Brinkoren ataria (korrixaltotabrinko.com) saretik desagertu da.

Horrek ez du esan nahi, ordea, Korri, Xalto eta Brinkoren aroa erabat bukatu denik. Beste aro bat hasi da, aurrekoa guztiz itxi gabe. Izan ere, aurretik sortutako ondare guztia jendartean dago, tartean ehunka emankizun, bi disko eta hamar liburuko ipuin bilduma daudelarik. «Iaz 20 urte bete ziren lehen emanaldia egin genuenetik, eta bagenuen asmoa hirurok batera zerbait egiteko, herrian. Baina bizi izan dugun pandemia egoerak asko konplikatu dizkigu gauzak. Etorkizun batean ez dugu baztertzen juntatzea», azaldu du Xaltok.

Aldi berean, pandemia aroak jarduna ordenatzeko balio izan duela adierazi du pailazoak, eta horren emaitza da webgune berria: «Astero bideo bat saiatzen naiz jartzen webgunean. Orotariko kontsultak ere erantzuten ditut; erronka da niretzat astero zerbait egitea. Ikuskizunak ere daude, baita tailerrak ere». Eroso dabil Xalto sareetan. Hala ere, pailazoak gustukoen duena herrietara joatea da, aktuatzera, ikusleekin aurrez aurre egotera, haurrekin tailerrak egitera. Irribarreetatik bizi da.

Mikel Susperregi
Xaltoren webgunean Mikel Susperregiren ipuin kontaketa saioak aurki daitezke, tartean, Lezoko liburutegiaren Ipuin Kapsulak egitasmorako egindakoak. Horretan sakontzeko indarrez dabilela adierazi du Mikel Susperregik.

Gainera, Bai Euskarari ziurtagiria eskuratu duela azaldu du lezoarrak: «Hainbeste urtean euskara hutsez lan egiteari balioa eman nahi izan diogu. Honetan sentsibilitatea duen jendeak baloratuko du hori».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.