[Bideoa] Mendi zinemako bi emanaldi antolatu ditu Urdaburu Mendizale Elkarteak
2 orduko emanaldiak Niessen kulturgunean izango dira, 19:30ean, hilaren 11n eta 12an. Sarrerak eskuragai daude dagoeneko.
Urdaburu Mendizale Elkarteak promozio bideoa egin du. Irudia bertakoa da. Urdaburu Mendizale Elkarteak, Errenteriako Udalarekin elkarlanean, mendi zinemako bi emanaldi antolatu ditu Niessen kulturgunean hilaren 11 eta 12rako, arratsaldeko 19:30ean.
Bi egunetako formatua bera izango da, 2 ordu inguruko saioak izango direlarik. Hona hemen xehetasunak:
- Osteguna, hilak 11: Charge 2 (4 min), Free as Can Be (31 min) eta Mendian Hil, Hirian Hil (58 min).
- Ostirala, hilak 12: Aterpean Ateri (5 min), Myrtle Simpson: a Life on Ice (34 min) eta Die GroBe Zinne (54 min).
Sarrerak online eros daitezke, eta baita Lekuona Fabrikan ere, 3 eurogatik.
