
Ttur-tturren erronka azkeneko astean sartu da, hamargarren hitzarekin. Oiartzuerazko hiztegia elikatzen jarraituko dute.

Gazteekin jarduten duten eragileekin bilduko da Bokale asteazkenean. Endika Zaldua Koxtapeko entrenatzailearen testigantza bideo batean jaso dute.

Pasai Donibaneko Maridomingi tailerrean hamaika sorkuntza lan harilkatzen ditu Izaro Mariezkurrena irudigile eta artisauak. Pasaitarra sinistuta dago sortzaileen lanari ez zaiola ematen benetan duen balioa.

‘Crimen sin castigo’ liburua argitaratu berri du Xabier Susperregi Oiartzunen bizi den errenteriarrak. Zugarramurdiko 16 urteko gazte baten hilketaren atzean eraikitako gezurra agerian jarri nahi du. Liburua igandean aurkeztu zuen Zugarramurdiko Sorginen museoan 12:00etan.

Hilaren 16, 18 eta 20an egingo dituzte Poesia Kaia egitasmo berriaren emanaldiak Lezon. Santo Kristo elizan da azkena, musika kontzertuarekin.

Elkarren segidako hirugarren txapela ekarri du Artolak etxera. Ez da oiartzuar bakarra izan podiumean, Martin Etxebestek hirugarren postua lortu baitu.

Herriko Plazan amaituko da 10:00etan txistulari taldearen diana, kaputxinoetan ibili ondoren.

Ez da posible izan. Gogor borrokatu dira Etxezarreta eta Aranguren, baina bidean gelditu da final handirako txartela.

El Watan elkartearen laguntzari esker, errefuxiatuen kanpalekuan gailuak banatu dituzte. 'Oporrak bakean' beharrean, laguntza horrela bideratu dute.

Saioaren helburua kultur produktu eta zerbitzuak teknologiaren bidez merkaturatzeak duen erabilgarritasunari buruz hausnartzea da.

Artedramaren 'Atzerrian lurra garratz' antzezlana izango da Oiartzungo Antzerkizale Elkarteak antolatutako azaroko saioa. Sarrerak bertan salduko dituzte.

Luzuriaga fabrikaren eraikina lagatzea proposatu du koalizioak Madrilgo Diputatuen Kongresuan, 2022rako Estatuko Aurrekontu Orokorren negoziazioan.

Pasaiako Zinema Txikiaren bigarren saioa Antxoko Kultur Etxean egingo dute, 17:30ean hasita. Doako sarrerak erreserba daitezke jada.

Vincent Thevenaz eta Vincent Barrasek kontzertua eman dute Done Eztebe parrokian. Irunen eta Hondarribian ere izan dira saioak.

Istripua dela eta bi bideak moztuta daude Donostiarako noranzkoan eta auto pilaketak daude.

Elkarretaratzea Herriko Plazan egingo du Bat Etorrik bihar 12:00etan.