Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaPolitika

Barrutikako proposamenak egin dizkio EH Bilduk 2022ko aurrekontuari

Koalizioak zenbait zuzenketa aurkeztu dizkio EAJ eta PSE-EEren proposamenari. Barrutiz barrutikako nahiz ildo orokorreko hainbat proiektu aurkeztu dituzte.

Koalizio abertzaleak elkarlanerako eskua luzatu dio udal gobernuari, akordio batera iristeko 2022ko aurrekontuarekin.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2021/11/10

2022ko Pasaiako udal aurrekontuaren proposamenari 32 zuzenketa partzial eta osoko zuzenketa bat aurkeztu dizkio oposizioko EH Bilduk. Koalizio abertzalearen helburua “pobre eta anbizio gutxiko” bezala deskribatu izan duten udal gobernuaren aurrekontua hobetzea da. Adierazi dute egin berri dituzten proposamenak “egingarriak eta bideragarriak” direla, teknikoki nahiz ekonomikoki, Pasaiako Udalak aparteko kredituak dituelako pandemiaren ondorioz.

Proposamenen ardatzak hartu dituzte ahotan: besteak beste, gizarte politika aktiboak sustatzea, bizitza soziala eta asoziatiboa berreskuratzea, kultura, gazteria eta kirol arloetan inbertsioa handitzea, eta euskararen normalizazioa bultzatzea. Horrez gain, 200.000 eurotik gorako funtsa proposatu dute merkataritza eta ostalaritza sustatzeko, eta baita gazteen emantzipazioa eta laneratzea sustatzeko plan bat ere.

Inbertsio proposamen horiez gain (500.000 euro inguru), EH Bilduk milioi bat euroko inbertsio proposamen zehatzak aurkeztu ditu, udalerriko eta barrutietako “oinarrizko azpiegiturak hobetzea” izanik helburu. Batzuk aurkeztu dituzte:

  • Trintxerpe. 150.000 euroko funtsa Karmengo Ama ikastetxeko patioa estaltzeko, Mendiolabidea urbanizatzeko proposamena Azkuene 42ko luiziari irtenbidea emateko eta Rabanne plaza sortzeko, Ziriza eraikinaren eta Trintxerpeko Correosen arteko orubean berdegune bat eta aparkaleku txiki bat eginez.
  • Donibane. 200.000 euro bideratzea itsaslabarraren eta mendi magalen egoera aztertuko duen azterlan geologiko bat egiteko, bai eta mendian zehar gasa bezalako udal zerbitzuak sartzeko aukera aztertzeko ere.
  • San Pedro. Kanpitxu auzoaren asfaltatzea, “errepidea egoera negargarrian baitago”. Horretarako 100.000 euro baliatzea proposatu dute.
  • Antxo. Biteri plazan kirol anitzeko pista bat jartzea, horretarako 55.000 euro bideratuz. Horrez gain, Luzuriagako eraikin soziokulturala lagatzeko Espainiako Estatuaren Aurrekontu Orokorretan aurkeztutako zuzenketa ere aurkeztu dute.

Barrutikako proposamenez gain, proiektu orokorragoak ere aipatu dituzte bilkideek, hala nola: udal eraikinetan eguzki plakak jartzea, itsasoaren ur mailaren igoeraren eragina neurtzeko azterlana egitea, udalerriko errepideak eta zebrabideak pintatzeko plana osatzea, edota ludotekak, gaztelekuak eta kultur etxeak bezalako udal ekipamenduak hobetzea.

Erlazionatutako edukia2022ko aurrekontuaren proposamena aurkeztu du udal gobernuak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.