Indarra erabilita lapurreta egiten saiatzea leporatuta bi lagun atxilotu dituzte
Bizilagun batek Ertzaintzari deitu zion Alabergako etxe bateko leihotik sartzen bi lagun ikusi zituela esanez.
Bi gizon atxilotu zituzten atzo Errenteria-Oreretan etxe batean indarra erabilita lapurreta egiten saiatzea egotzita. Arratsaldeko zortzi eta erdiak inguruan izan zen gertakaria Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez. Iturri horren arabera, bizilagun batek Ertzaintzari deitu zion Alabergako etxe bateko leihotik sartzen bi lagun ikusi zituela esanez. Ertzaintzaren patruila bat berehala bertaratu zen, eta etxearen jabeak eta haren bi lagunek ustezko lapurrak atxikita zituztela aurkitu zituen.
Etxeko jabearen eskuko telefonoa, atxilotutako bi gizonetako baten arropa artean aurkitu zuten, eta 33 eta 22 urteko bi gizonak atxilotuta eraman zituzten ertzain etxera indarra erabiliz lapurreta egiten saiatzea egotzita.