HITZA, Behobia-Donostia lasterketan
Igandean argazki galeriak egingo ditu HITZAk, eta astelehenean herriz herrikako sailkapenak. Lasterketaren gehigarri berezia egin du hedabideak.
OARSO BIDASOKO HITZA igandeko Behobia-Donostia lasterketan egongo da. Milaka korrikalari, roller eta handbike kirolari elkartzen dituen lasterketaren hiru laurdenak Bidasotik eta Oarsoaldetik pasatzen dira, eta urtero egin moduan, hedabide kazetariak lanean izango dira. Errepide bazterrean egongo diren milaka zaleen artean egongo dira.
Hala, etzi bertan (igandea), lau puntutan jarriko dira HITZAren kazetariak, horietatik korrikalariak pasatzen direnean argazkiak ateratzeko. Igandean bertan izango dira ikusgai euskarazko komunikabidearen webguneetan irudi galeria horiek.
Astelehenean, berriz, bertako herrietako sailkapen bereziak publikatuko dira, den-denen izen abizen, postu eta denborarekin.
Aldi gerean, HITZAk lasterketaren gaineko orrialde bereziak argitaratu ditu gaurko astekariaren barruan.
Egin klik hemen gehigarri berezi hori eskuratzeko (PDF artxiboa da).