Bilboko hilaren 20ko manifestaziorako autobusak antolatu dituzte
Bilboko kaleak bete nahi ditu EH Bilduk hilaren 20an. Nazio manifestaziora deitu du egun horretarako, "independentismo eta subiranismo ezkertiarraren indarra zein den erakusteko".
Bilboko kaleak bete nahi ditu EH Bilduk hilaren 20an. Nazio manifestaziora deitu du egun horretarako, “independentismo eta subiranismo ezkertiarraren indarra zein den erakusteko”, Aske eta berdinen Euskal Herria lortu arte lemapean. Manifestazioa La Casillatik abiatuko da 17:30ean eta Euskal Herri osoan 120 autobus zerrendatik gora daude zabalik.
Errenteria-Oreretan ere antolatu ditu manifestaziorako autobusak EH Bilduk, eta dagoeneko txartelak eskuratu daitezke. Landare, Sindikato eta Arkaitza tabernetan.
Honakoak EH Bilduren konpromisoak manifestazioan adarri bihurtuko dituenak: Nazio librea, erabakitzeko eskubidea eta askatasuna; Nazio justua, aberastasunaren banaketa
eta duintasuna; Nazio feminista, eskubideak eta parekidetasuna; Nazio ekologista, lurra eta bizitza; Nazio antifaxista, demokrazia eta aniztasuna; Nazio euskalduna, hizkuntza nazionala; eta Nazio baketsua, presoen etxeratzea, aitortza, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak.