Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Artisautza aukera bihurtzeko erronkari tiraka

Artisau Auzoan ari diren artisau eta sortzaileek hainbat tailer antolatu dituzte hilabete honetarako, Bizi Artisautza programaren bidez. Artisautza sustatzeko ildo estrategikoa dago oinarrian.

Bizi Artisautza tailerrean parte hartuko duten sortzaileak Aizpea Otaegi alkatearekin agerraldian. Argazkia: Herri Bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/11/12

Bizi Artisautza programaren barruan hainbat tailer antolatu dituzte hilaren azken bi asteburuetarako, ostiraletik igandera. Errenteria-Oreretako zazpi artisau eta sortzailek emango dituzte horiek: Idoia Lizeaga bitxigile artisau eta loregintza artean adituak; Ainhoa Redondo ilustratzaileak; Zituene pasta obradoreko Naiara Retegi eta Iker Izagirrek; Kromosoma egurrezko jostailu didaktikoen tailerreko Eva Diaz de Isla eta Alberto Monroyk; eta Saioa Matxain moda diseinatzaileak.

Osotasun baten parte da Bizi Artisautza, ildo estrategiko baten emaitza, eta Artisau Auzoa iniziatibaren barruan kokatu du udalak. Artisau Auzoaren xedea artisautza eta lanbide sortzaileak sustatzea da, haien jardunean jarraitu ahal izan dezaten egungo garaietara moldatuta eta esentzia galdu gabe, herriaren alde zaharra biziberritzearekin batera. Horren harira, Erdiko kalean hutsik zeuden bi lokal komertzial birgaitu eta artisauen esku utzi dituzte Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza, eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez.

Horren guztien oinarrian, berriz, Torrekuak hainbat urtez hartu duen Habian! iniziatiba dago. Bizi Artisautza, beraz, udalak aurretik hasitako ibilbide eta ildo estrategiko hori osatzera dator orain.

Ainhoa Redondok bi tailer eskainiko ditu programaren barruan. Manchester Txiki urban sketching izenburupean —marrazketa urbanoa—, herrian geratzen diren fabriketako aztarnak eta beren ingurua marraztuko dituzte; gainera, gida batek industria garaiko historia kontatuko die bitartean parte hartzaileei.

Artisauentzat erakusleiho
Baikor baloratu du programa Redondok: «Ezagutaraziko dugu artisau auzoan ari garen artisauak zeintzuk garen eta zer egiten dugun, aukera berriak eta berritzaileak eskainita herritarrei; poteoaren kulturatik harago badelako zer egin. Bi asteburu hauetan egingo ditugun tailerrak izugarrizko erakusleihoa dira guretzat, eta udalak ekintza hauek bultzatzen dituela jakiteak, horrek ere, babesa ematen digu, baita jarraitzeko gogoa ere». Aukera «polita» izango dela uste du, eta baliagarria ere haien artean gehiago ezagutzeko: «Aurrera begira beste ekintza batzuk egiteko aukera eman dezake». Bere diziplinarekin lotuta, gero eta gehiago zabaltzen ari bada ere, ez dela ohikoa marrazketa urbanoan jendea ikustea esan du. «Irun eta Hondarribia aldean badago talde bat, Gasteizen ere egin da duela gutxi, eta gero eta zabalduago dago. Gogotsu nago jende talde bat kalean marrazten ikusteko».

Tailer guztietarako parte hartzea doakoa da. Redondoren tailerraren kasuan koadernoa oparituko diete parte hartzaileei, baina margotzeko materiala norberak eraman beharko du. 11 urte arteko haurrek heldu batek lagunduta parte hartu beharko dute. Izen ematea Lekuonan edo online egin daiteke.

Egitaraua

  • Lore instalaziorako tailerra. Idoia Lizeaga bitxigile artisaua eta loregintza adituarekin Olibeteko gaileten forma gogoraraziko duten belarrezko eta kolorezko artilezko zirkulu txikiak egingo dira ehundura osatzeko. Hilaren 20an (larunbata), 11:00etatik 13:00etara Lekuona Fabrikan; hilaren 27an (larunbata) 18:00etatik 20:00etara Erdiko kalean duen tailerrean.
  • Manchester Txiki urban sketching. Ainhoa Redondo ilustratzailearekin marrazketa urbanoa. Hilaren 21 eta 28an, 10:30etik 13:00etara, Lekuona Fabrikatik abiatuta.
  • Pasta tailerra. Zituene pasta obradorearen eskutik. Hilaren 20an, larunbata, 17:00etatik 18:00etara eta 18:30etik 19:30era, Zituene pasta obradorean.
  • Egurrezko totemak, egurrezko eraikuntzak, eta egurrezko elementu mugikorrak sortzeko tailerrak. Kromosoma tailerraren eskutik, ostirala 19an 18:00etatik 20:00etara; 26an 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, Lekuona Fabrikan.
  • Telariak tailerra. Saioa Matxain moda diseinatzailearen eskutik. Hilaren 27an, larunbata, 11:00etatik 13:00etara Lekuona Fabrikan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.