Irtenbide bat nahi dute
Kiroldegietako langileak kalera atera dira gaur berriro. Bederatzi hilabete dira BPXport enpresak udalarekin zuen kontratua amaitu zela, eta ordutik hitzarmena luzatuta ari dira lanean, ez delako beste enpresarik ere sinatu plegu berria.
Kiroldegietako langileak kalera atera dira gaur berriro. Bederatzi hilabete dira BPXport enpresak udalarekin zuen kontratua amaitu zela, eta ordutik hitzarmena luzatuta ari dira lanean, ez delako beste enpresarik ere sinatu plegu berria. Urtarrilean amaituko dute luzapen hori langileen batzordeko ordezkariek jakinarazi dutenez, eta gaur gaurkoz, ez dakite zein izango den beraien egoera, “ez dakigu kalean geldituko ote garen edo zer gertatuko den gure lanpostuekin”.
Eskaera zehatza egin dute, enpresa eta udalaren artean elkarrizketa desblokeatu eta langileen egoera argi azaltzea. “Enpresa dirua galtzen ari dela esan du eta ez duela inongo asmorik berriro aurkezteko zerbitzua emateko; beste enpresarik ere ez da aurkeztu”.
Azaroko ostiraletan protesta egiten jarraitzeko asmoa azaldu dute langileek, egoera bideratzen ez den bitartean. Guztira, 60 langile ari dira Galtzaraborda, Fanderia eta Kaputxinoetako kirol instalazioetan Bxport enpresarekin lanean; Kaputxinoetakoak, udaran baino ez du zerbitzua ematen.
Protesta amaituta Aizpea Oategik hartu ditu langileen ordezkariak udaletxean bilera egiteko haiekin eta egoera lehen eskutik ezagutzeko.