Indarkeria matxistaren gainean solasaldia Itaiaren eskutik
Indarkeria matxista eta hari erantzun eta aurre egiteko neurriak izango dituzte hausnarketa gai bi hitzorduetan.
Itaia Oarsoaldeak bi solasaldi antolatu ditu Azaroaren 25ari begira. Indarkeria matxista eta hari erantzun eta aurre egiteko neurriak izango dituzte hausnarketa gai bi hitzorduetan. Lezon izango da lehena, Txerrimuñon bihar 11:30ean hasita. Kafe tertulia antolatu dute eta Oh gu hemen Itaiak asteazkenean zabaldutako indarkeria matxistaren gaineko bideoa proiektatu eta eztabaidara bideratuko dute saioa. Indarkeria matxistari aurre egiteko egiten diren proposamenak, horiek dituzten mugak, neurri berriak ezarrita erasoen gorakada izatea, instituzioek martxan jarritako protokoloak eraginkorrak diren, edota zein neurri hartzen diren aztertuko dute.
Bigarren hitzordua Oarsoaldean, hilaren 21ean egin dute Errenteria-Oreretan. Lekua zehazteke dute oraindik, eta kasu horretan hitzaldia egingo dute.
Azkenik hilaren 25ean Donostian izango den manifestaziora deitu du Itaiak; 18:00etan abiatuko da bulebarretik, eta Oarsoaldean Oreretan elkartzeko gelditu dira elkarrekin joateko manifestaziora, 17:30ean Iztietako autobus geltokitik abiatuta.