Gripearen eta COVID-19aren txertoa, Aiton Bordan
Hilaren 16an eta 18an, 11:00etatik 13:00etara, jarriko dituzte txertoak Lezoko osasun etxeko langileek- Aurretik izena eman behar da.
Lezoko Udalak jakinarazi du gripearen eta COVID-19aren hirugarren txertoak jartzeko aukera Aiton Bordara zabaldu dutela. Gripearena 65 urtetik gorakoek jaso dezakete, eta une berean COVID-19aren hirugarrena (70 urtetik gorakoek) har dezakete. Bi egun jarri dituzte Aiton Bordan horretarako: hilaren 16a (asteartea) eta 18a (osteguna).
Bi egun horietan 11:00etatik 13:00etara izango dira Lezoko osasun etxeko langileak txerto horiek jartzen. Aldez aurretik, ordea, izena eman behar dute botikak jaso nahi dituztenek: Aiton Bordan dago jarrita zerrenda.
COVID-19aren kontrako txertoa jarria dutenek aurreko txertaketen agiria eraman behar dute.