Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola
ANDER IÑARRA OLAZIREGI: MENDI LASTERKARIA

[Elkarrizketa] «Behetik gorantz joan naiz eta sasoi bukaera ona egin dut»

Atsedenaldi aroan da Iñarra (Lezo, 1991) Munduko Kopan inoizko sasoirik onena egin ondoren. Euskal selekzioarekin gustura dabil, eta 2022an bertan jarraitzeko asmoa du: taldea familia baten antzekoa dela adierazi du.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2021/11/13
Ander Iñarra

Atsedenaldi garaia du lezoarrak. Hala ere, 2022ko sasoian jarrita du burua jada.

Laugarren izan zara Skyrunning World Series 2021 Munduko Kopan, Jordi Alis kataluniarrarekin puntuetan berdinduta. Nola baloratzen duzu egindakoa?
Aurtengoa egin dudan sasoirik onena izan da. Denboraldi hasieran lesio txiki bat izan nuen, baina hori gainditu, eta orduz geroztik gorantz joan naiz. Pandemian geldialditxoa egiteak on egin didala uste dut, atseden hartzeko. Urte asko segidan neramatzan konpetitzen bai triatloian zein mendian, eta urtebetez lasai egotea onuragarri izan zait. Ahal izan zenean gogoz entrenatzen hasi, eta behetik gorantz joan naiz eta sasoi bukaera ona egin dut.

Munduko Kopako unerik gorena Gorbeia Suzien lasterketa izan zen, irailaren 26an. Bigarren izan zinen han.
Denboraldi hasieratik garbi nuen lasterketa hori izango zela sasoiko gailurra. Zegama-Aizkorri azkenean ez zen egin, eta etxean lehiatzeak badu bere xarma. Euskal Herriko zaleak bezalakorik ez dago. Beraz, lasterketa ona egiteko asmoa nuen. Atzetik aurrerakoa egin nuen, banekielako non egin nezakeen korrika azkarrago, azkeneko kilometroetan hain zuzen ere. Pistetan ziren azken kilometro horiek, korrika asko egiteko eremuan, eta hori nire gustuko da. Gainera indarrak gordeak neuzkan, eta azken sei kilometroetan egurra eman nuen.

Hirutan parte hartu duzu orain arte Munduko Kopan: 2018an hamargarren izan zinen, 2019an hamaikagarren, eta aurten laugarren. Zein alde dago aurtengoaren eta aurrekoen artean?
Prestaketa aldetik baino gehiago, aldea partaideetan dago. Aurten Munduko Koparen formatua aldatu egin dute, eta korrikalari gutxiago animatu egin dira zirkuitua egitera, diru-sari txikiagoak zeudelako. Esan daiteke maila pixka bat jaitsi egin dela diru kontuengatik.

Munduko Kopako hamalau probetatik, seitan parte hartu duzu. Zergatik hain gutxitan?
Sailkapen nagusirako lau lasterketa onenek puntuatzen dute. Gainera, gorputzak ez du ematen denetara ondo iristeko. Estrategiarik onena da beharrezko eta gustukoen dituzun lasterketak aukeratu, eta horiek egin gero errekuperazio on bat edukitzeko. Lasterketatik lasterketara ondo iristeko hilabeteko epea egon behar da gutxi gorabehera.

Kanpotik ikusita, Euskal Herriko Mendi Lasterkarien Selekzioan duzuen giroa aparta dela dirudi. Hala al da?
Bai, hala da. Funtsezkoa da taldekideen arteko harremana ona izatea. Selekzioaren ezaugarri nagusienetakoa da oso giro ona dugula, eta horrek motibazioan ere laguntzen du. Familia antzekoa gara, talde modura lan egin eta era horretara pentsatzen dugulako.

Bien bitartean, 2022ko otsailaren 13ko Lezo-Jaizkibel mendiko lasterka antolatzen ari zarete.
Aurtengo etenaldiaren ondoren, ilusioz ari gara prestaketa lanean. Pozgarria da, bai herriarentzat zein korrikalarientzat lasterketa egitea. Antza, normaltasunera itzultzen ari gara. Dena dela otsailean nola egongo garen ez dago jakiterik. Behintzat martxan jarri gara, eta ea nola doan dena.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.