Urtebeteko hutsunearen ostean, 25.000tik gora korrikalari, roller eta handbike kirolarik osaturiko olatuak Antxoko Nafarroa hiribidea hartu du.
2019an egindako lasterketa hobetzea zuen helburu korrikalariak. Gipuzkoako lehena eta sailkapen orokorreko laugarrena izan zen orduan. Gaur podiuma gogotsu hartu du, bigarren sailkatuta. Xabier Lukin izan da helmugara heltzen lehen errenteriarra, 13. postuan.