Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Soldaten igoerak udala hipotekatuko duela uste du Lezoko EH Bilduk

2022ko aurrekontuetan udal gobernuak onartutako soldaten igoerak 251.271 euroko zatia izango du: "Horrelako erabakiak ongi justifikatuta hartu behar dira".

Lezoko EH Bilduko kideak.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2021/11/16

Lezoko EH Bildu ez dago ados 2019tik udal gobernuak (EAJ eta PSE-EE) daraman soldaten kudeaketa politikarekin. Koalizioak datuak eman ditu: 2022ko udal aurrekontuan, udal soldaten gastua 251.200 euroan handitu dela esan du, eta horietatik 143.500 soldata mailen igoerari dagozkionak direla, hau da, erabaki hori kontsolidatua gelditzen dela eta datozen agintaldietan ezin izango dela atzera bota, “Lezoko Udalaren aurrekontuaren zati handi bat hipotekatuko dute”. Beraz, datozen bi urteetan soldaten igoeragatik udalak 500.000 euro baino gehiagoko gastu gehigarria izango duela zehaztu du EH Bilduk.

Koaliziokideen arabera, gobernu taldeak ez ditu igoerak justifikatu, eta horien gaineko azterketarik ez duela aurkeztu ere azaldu du: “Legeak eskatzen duen beharrezko baloraziorik ere ez dute aurkeztu, udal idazkariak ohartarazi dien moduan”.

Lezoko EH Bilduk berretsi egin du udal langileen lan baldintzak hobetzearen alde dagoela. “Baina uste dugu tamaina horretako erabakiak ongi aztertuta eta justifikatuta hartu behar direla. Gure aldetik azterketa eta justifikazio horiek behin eta berriro eskatu arren, EAJ-PSEko gobernu taldeak ez du ezer aurkeztu. EH Bildun argi dugu Lezoko herritarron diru-baliabideak herritar guztion ongizatea hobetzera bideratu behar direla eta udalak horretarako dituen baliabide mugatuak zuhurtziaz, zorroztasunez, modu arduratsuan eta herritarrekiko gardentasunez kudea ditzan lan egiten eta eragiten saiatzeko konpromisoari eusten diogu”.

Izan diren soldaten igoerak, onartu berri den 2022ko aurrekontuaren %2,7 (251.271 euro) direla zehaztu dute bilkideek. Gainera, aurrekontu horretan dauden beste partida batzuekin alderatu du igoera hori. Adibidez, adin txikikoen programak garatzeko aurrekontua 146.000 eurokoa da, Berdintasun arloarena 15.000koa, bazterkeria arriskuan dauden pertsonak laguntzekoa 21.650ekoa, Merkataritza Suspertzeko Plan Bereziarena 4.000 eurokoa, Enplegu Planarena 115.000 eurokoa, azpiegitura eta urbanizazio lanena 220.000koa, eta herriko jai eta ospakizunena 109.000 eurokoa.

EH Bilduk soldaten igoerekin koadroa osatu du (behekoa da). Igoera horiek hiru motakoak direla zehaztu du: zinegotzi liberatuen kopurua handitu dute (4tik 7ra), udal teknikariei dedikazio gehigarriak eman dizkiete, eta udal langileei soldata mailak igo dizkiete.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.