Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Maider Ronquete eta Franco Cavalleriren ahots eta doinuek hartuko dute basilika

Duela urte eta erdi programatutako emanaldia zen Maider Ronquete soprano errenteriarrak eta Franco Cavalleri pianista uruguaitarrak eman behar zutena Madalenaren basilikan. Moldatuta dator orain.

Maider ronquete sopranoa eta Franco Cavalleri pianista, Maria Madalena Kultur Elkarteko kideekin.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/11/18

Duela urte eta erdi programatutako emanaldia zen Maider Ronquete soprano errenteriarrak eta Franco Cavalleri pianista uruguaitarrak eman behar zutena Madalenaren basilikan. COVID-19ak baina, bertan behera utzi zuen euren emanaldi hori, beste asko eta asko bezala, eta etxeratzea ezarri zuen. Emanaldi hura berreskuratuta berrartu ditu Maria Madalena  Basilikaren Lagunak elkarteak bere ibilbidea; izan ere, pandemia hasi zenetik, egitaraua bertan behera uztea erabaki zuten. Izan behar zuen, baina izan ez zen kontzetuarekin hasiko dute berriro hilaren 27an, basilikan bertan.

Atzo aurkeztu zuten emanaldia, eta neurri murriztaileen mehatxua airean bada ere, ez dutela uste emanaldian eragingo duenik esan zuten.

Emanaldia moldatu egin dutela azaldu zuten Ronquetek eta Cavallerik, eta eskerrak eman zituzten basilikaren espazioa baliatzeko izan duten aukerarengatik, “esnaahi handia hartu du guretzat espazio honek, entseguak egiteko ere baliatu dugu”. Errepertorioari begira jarri zen piano jotzailea, eta hainbat aldaketa egin dituztela azaldu zuen, “klasikotik hasi eta folklorera. Herri errepertorioa izango da emango duguna”. Familia artean sentitzea nahi dutela bertaratzen direnak gaineratu zuen Ronquetek. Hala, boleroak, tangoa, zarzuela eta euskal folklorearekin lotutako doinuak entzuteko aukera izango da hilaren 27ko emanaldian. Kontzertu berezia izango dela esan zuen gainera, Ronquetek, “herriari abesten ariko naizelako”.

Protokoloa zorrotz beteko dutela esan zuten antolatzaileek, osasuna babesteko.

Emanaldirako gonbidapenak Madalenaren Ermitan jaso ahalko dira asteartea hilaren 23an eta osteguna, 25ean, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Telefonoz enbaki bat ere jarri dute eskura erreserba egiteko: 617 82 17 78.

Cavallerik kulturaren aldeko aldarria egin zuen azkenik, “Jendeak kultura behar du, are gehiago gaur egun. Kulturari ateak berriro ixtea ikaragarria liztatzeke”.

Ronquete eta Cavallerirekin hitzordua hilaren 27an, 20:00etatik aurrera Madalenaren basilikan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.