Porrotx eta Marimototsek urtebetetze ospakizuna egingo dute Donibanen
Marimototsen urteak ospatuko dituzte bi pailazoek Donibaneko Juanba Berasategi auditorioan, abenduaren 10ean. Sarrerak eskuragai daude jada.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2021/11/whatsapp-image-2021-11-18-at-12-24-30-pm.jpeg)
Porrotx eta Marimotots Donibanen izango dira abenduaren 10ean (ostirala), Marimototsen urtebetetzea ospatzeko. Juanba Berasategiko auditorioan eskainiko dute pailazoek emanaldia, 18:30ean hasita.
Sarrerak dagoeneko eskura daitezke Berezi okindegian edota 667 72 21 44 zenbakiaren bidez antolatzaileekin harremanetan jarrita.