Gaur bukatuko da Poesia Kaia
Gurutze Santuaren basilikan izango da egitasmoaren azken emanaldia, 20:15ean hasita. Errezitaldia eta musika saioa egingo dituzte.
Poesia Kaia kultur egitasmoaren azken emanaldia jasoko du gaur, 20:15ean, Gurutze Santuaren basilikak. Bi zatiko saioa izango da. Lehenean, olerkien errezitaldia egingo dute, eta ondoren musikarako tartea izango da.
Jose Angel Hernandez eta Oihane Garmendia poetek hasiko dute emanaldia. Hernandez jatorriz Salamancakoa (Espainia) da, baina erro sendoak ditu Bidasoan eta Oarsoaldean urte luzez bertan bizi izan delako Egun Katalunia du bizitoki. Garmendia, berriz, Nafarroako Erronkarikoa da, eta Iruñeko Ateneoaren poesia lehiaketaren irabazle izan da.
Arrate Zubigarai Orbea (organoa) eta Jon Makuso Arrizabalaga (biolina) izango dira musikaren atalaren arduradun, errezitaldiaren ondoren, Bach-en eta Frantziako musikaren errepertorioarekin. Basilikako organoa erabiliko du Zubigaraik.