6 milioi euro lortu ditu EH Bilduk Luzuriagan proiektu kulturala abiarazteko
Luzuriaga fabrikaren eraikin zaharra proiektu kultural bihurtu nahi du koalizio abertzaleak. Mertxe Aizpurua eledunak eman du lorpenaren berri.
Luzuriaga eskuratzean inbertitzeko 6 milioiko funtsa adostu du EH Bilduk Madrilgo Gobernuarekin. EH Bilduk 6.000.000 euroko funtsa adostu du Madrilgo Gobernuarekin Luzuriaga fabrikaren eraikinean proiektu kulturala martxan jartzeko; hala iragarri du gaur goizean Espainiako Diputatuen Kongresuan EH Bilduren eledun den Mertxe Aizpurua Arzallusek.
Hil hasieran koalizio abertzaleak eraikina lagatzea proposatu zuen Madrilgo Diputatuen Kongresuan, eta bide horretan aurrerapausoa dute berriki lorturikoa; izan ere, azpiegitura pasaitarren egoitza kultural bihurtu nahi baitute etorkizunean.
