Datutik adimen Artifizialerako bidea Oarsoaldearen eskutik
Enpresen eraldaketa digitala: datutik Adimen Artifizialerantz topaketa antolatu du Oarsoaldea Garapen Agentziak abenduaren 2rako.
Enpresen eraldaketa digitala: datutik Adimen Artifizialerantz topaketa antolatu du Oarsoaldea Garapen Agentziak abenduaren 2rako. Hartzaileak, eraldaketa digitalean murgilduta dauden enpresak izango dira, eta ordubeteko iraupena izango du saioak, 09:00etatik 10:00etara.
COVID-19ak digitalizazio prozesua bizkortzen ari dela zehaztu du garapen agentziak, eta bide horretan ari direla beraiek ere urratsak egiten gaineratu: “Eraldaketa digitala datuak lortzetik harago doan erronka da, eta helburua, datuen benetako balioa eta diru balioa maten saiatzea da”. Innobasqueren RIS3 Euskadi jardunaldien barruan antolatu du Oarsoaldeak jarduera, eta Skootik, Kevo Technologics eta Tknikak hartuko dute parte.
Jardunaldiaren formatua hibridoa izango da, aurrez aurrekoa eta birtuala. aurrez aurreko jardunaldiak hamabi enpresentzako edukiera duen aretoan izango da.
Helburuak, honakoak: eraldaketa digitalerako gakoak identifikatzea, eta datuak lortzetik Adimen Artifizialera arte digitalizazioak ematen dituen aukerak aprobetxatzea; Kevo Technologics eta Tknikak bakoitzak bere proiektuan gaiarekin lotuta egindako urratsen berrie matea; eta Oarsoaldeko enpresetarako laguntzak eta programazioaren gaineko berri ematea.
EGITARAUA
- 9:00-9:05. Ongi etorria. Joseba Finó (OARSOALDEAko enpresa-fazilitadorea)
- 9:05-9:20. Eraldaketa digitalerako gakoak eta datua nahiz adimen artifiziala kudeatzeko aukera. Unai Martínez de Lizarduy (SKOOTIKeko CEOa)
- 9:20-9:35. Eskualdean kasu arrakastatsua: enpresaren kudeaketan adimen artifiziala eta hitzaren nahiz hizkuntzaren teknologiak aplikatzea. Javier Manzano (KEVO TECHNOLOGIESeko CEO & Co-founderra)
- 9:35-9:50. Adimen artifizialaren aplikazioak eta datuen analisia Lanbide Heziketan. TKNIKAren ikuspegia: proiektuak eta prestakuntza. Juan Carlos Molinero (TKNIKAko Berrikuntza Teknologiko eta Sistema Adimentsuen Arloko zuzendaria)
- 9:50-10:00. Eskualdeko enpresetarako laguntza eta programei buruzko informazioa. Galde-eskeak. Jardunaldia amaitzea.