Gorantz jarraitzen du COVID-19aren oldarraldi berriak Oarsoaldean
Tasa bereziki igo egin da Lezon eta Errenteria-Oreretan. Pasaian berdinean da, eta Oiartzun da Oarsoaldean gorrian ez dagoen herri bakarra.
Koronabirusaren eragina nabaria izaten ari da azken egunetan Oarsoaldean. Gorantz doaz gaitzaren zabalkundea neurtzen duten zenbakiak. Hala, ostegunetik atzora arte, 97 kasu gehiago atzeman dituzte osasun zerbitzuek lau herrietan. Horrek tasen igoera ekarri du, Lezon eta Errenteria-Oreretan bereziki.
Honakoak dira Osasun Sailak eman dituen azken datuak, gaur argitaratu duen txostenean:
- Errenteria-Orereta. Tasa: 435 (hilaren 17an 306koa zen). Positiboak (osteguna-ostirala-larunbata-igandea): 25-8-7-17.
- Lezo. Tasa: 608 (hilaren 17an 345ekoa zen). Positiboak (osteguna-ostirala-larunbata-igandea): 8-2-2-4.
- Oiartzun. Tasa: 125 (hilaren 17an 144koa zen). Positiboak (osteguna-ostirala-larunbata-igandea): 3-0-0-0.
- Pasaia. Tasa: 562 (hilaren 17an 562koa zen). Positiboak (osteguna-ostirala-larunbata-igandea): 6-6-2-7.