Asteburu ona Lezoko kirol taldeentzat
Asteburuan partidak izan dituzten talde guztien artetik (kirol federatuan) denek lortu duituzte garaipenak bik izan ezik.
Bere kategoriako lider da Munttarperen gizonen taldea. Liga federatuetan lehian izan diren Lezoko hamabi taldeetatik, hamarrek garaipena lortu dute asteburuan. Huts egin duten bakarrak Allerruren gizonen talde nagusia, eta Munttarperen emakumeen talde nagusia izan dira.
Jarraian, garaipenez jositako asteburuko koadroa.
FUTBOLA
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
- Eibar-Allerrru, 2-0
Emakumeen Gorengo Maila
- Allerru-Orereta Kafea, 3-0
Gizonen Gazteen Lehen Maila
- Allerru-Oiartzun B, 6-2
Neska kadeteak
- Allerru-Oiartzun A, 1-0
Mutil kadeteak
- Touring B-Allerru, 2-3
Mutilen Haur Maila
- Oiartzun-Allerru A, 1-5
- Allerru B-Trintxerpe, 4-2
ESKUBALOIA
Emakumeen Gipuzkoako Lehen Maila
- Munttarpe-Urnieta, 17-19
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Munttarpe-Donibane Eskubaloia, 35-24
Neska kadeteak
- Irauli-Munttarpe, 27-42
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Gaintxu-Zarautz, 6-3
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
- Jaixki-Tolosa, 3-1
SASKIBALOIA
Nesken Junior Maila
- Atseden asteburua izan du Kurkubik.
