Finalerako bidean gelditu dira Alzugarai eta Aranburu
Etxean garaipenak, Unai Fernandesek bigarren mailako eskuaz banakakoan, eta Aitor Estefanok eta Rubenek lehen mailako pala motzean lortutakoak. Aitor eta Rubenek 40-36 irabazi zuten Txosten kontra partida oso berdinduan
Ez dira finalera pasa Batzokiko Kirol Taldeko Alzugarai eta Aranburu 24-25 galduta asteburuan. Erronka zaila zuten, maila altua baitute arerio izan zituzten Luisa anaiek.
Etxean garaipenak, Unai Fernandesek bigarren mailako eskuaz banakakoan, eta Aitor Estefanok eta Rubenek lehen mailako pala motzean lortutakoak. Aitor eta Rubenek 40-36 irabazi zuten Txosten kontra partida oso berdinduan.
Etxetik kanpo jokatutako partidetan, Etxezarretak 21-22 irabazi zuen eskuz banakakoan, eta Taberna eta Aranburuk 40-20 irabazi zuten Iparraldeko hirugarren mailako trinkete txapelketako final zortzirenetan.