Euskal presoen eskubideen alde badia inguratzera deitu du Sare Herritarrak
'Ibilian-ibilian, etxerako bidean' kanpainan antolatutako martxa egingo dute igandean, 11:00etan San Pedrotik hasi eta Lezora arte, badia inguratuz.
Ibilian-ibilian, etxerako bidean kanpainarekin pasaitarrak euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde pausoak ematera deitu ditu Sare Herritarrak. Datorren igandean badia inguratuko dute euskal presoen herriratzea eta graduen progresioa eskatzeko.
San Pedroko Torrean jarriko dira abian igandeko 11:00etan, hortik Pasaiako barrutiz barruti eta, Herrera nahiz Lezo zeharkatuz, Donibaneko Meipi auzora heldu arte, 13:30a inguruan. Honakoa da plangintza, xeheki:
- 11:00etan San Pedroko Torrean
- 11:30ean Trintxerpeko Gernika plazan.
- 12:00etan Herrerako topo geltokian.
- 12:30ean Antxoko Gure Zumardian.
- 13:00etan Lezoko Herriko plazan.
- 13:30ean Donibaneko Meipi auzoan.