Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Borroka dute pentsioak babesteko modu bakarra

Hileko lehen astelehenetan egiten du protesta kalean Duintasuna elkarteak, baina oraingoan, eta abenduan dauden jai egunak direla eta, astebetez aurreratu du hitzordua. Hala, hilaren 29an hartuko dute kalea, berriro, beti moduan 11:00etan Herriko Plazan elkartuta.

duintasuna oiartzun hitzaldia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/11/23

Hileko lehen astelehenetan egiten du protesta kalean Duintasuna elkarteak, baina oraingoan, eta abenduan dauden jai egunak direla eta, astebetez aurreratu du hitzordua. Hala, hilaren 29an hartuko dute kalea, berriro, beti moduan 11:00etan Herriko Plazan elkartuta. Oraingoan Belaunaldien Arteko Ekitate Mekanismoa aztertzeko beta hartuko dute manifestazio aurretik egiten duten elkarretaratzean.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak EHPM Espainiako Gobernuak, eta CCOO eta UGT sindikatuek Belaunaldien Arteko Ekitate-Mekanismo (MEI) berriaren gainean egindako akordioaren gaineko balorazioa egin du, eta bere egin du irakurketa hori Duintasunak. Onartu berri duten ekitate mekanismo hori, 2013ko lan erreformaren Iraunkortasun Faktorea ordezten du pentsiodunen mugimenduaren hitzetan, “Iraunkortasun Faktoreak pentsioen murrizketa aurreikusten zuen, pertsonen bizi itxaropenaren igoeraren aurrean. BAEM, ordea, 2023 eta 2032 bitartean kotizazioak &0,6 handitzea aurreikusten du pentsioen berme funtsa baliabidez hornitzeko; diru sarrerak handitzean hori positiboa bada ere, bigarren zati bat du, funts hori nahikoa ez balitz arazoa berriz planteatu beharko litzatekeela diona, gastuaren murrizketa kontuan hartuta”.

Belaunaldien Arteko Ekitate Mekanismoa ez da erabaki isolatu bat pentsiodunen mugimenduaren iritziz, “kongresuan izapidetzen ari den lege proiektuan pentsio sistema publikoari dagokionez jasotzen diren murrizketa multzoaren parte da”. Izan ere, 2011n onartutako murrizketak finkatzen dituela erretiroa 67 urte arte luzatuz, kalkulu aldia 15 urtetik 25 urtera pasaz, pentsio osoa kobratzeko kotizazio urteak 37 urtera igoz,  eta murrizketa berriak prestatuz salatu du EHPM-k . Pentsioak erreformatzeko lege proiektua dela dio mugimenduak, “pentsio sistema publikoaren narriadura sendotzen duena, pentsio sistema pribatuak bultzatzeko”.

Pentsiodunen mugimenduaren aldarrikapen funtsezkoak ez aintzat hartu izana ere salatu du pentsiodunen mugimenduak Madrilgo Kongresuan izapidetzen ari diren lege proiektuan eta ezinbestekotzat jo du 2010 eta 2012ko lan erreformen indargabetzea, “pentsioen sistema publikoaren iraunkortasuna bermatu, eta lan prekarietatearekin amaitzeko”.

Horrenbestez, kalera deitu du, “borrokari eutsi behar diogu, hori baita gure aldarrikapenak kontuan har ditzaten berme bakarra, pentsioen sistema publikoa pribatizatzeko ahaleginaren salaketa publikoa egitea, pertsona guztiek pentsio duin eta nahikoa izatea lortzeko”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.