Euskal presoen aldeko urratsak egiteko solasaldia larunbatean
Sare Herritarreko ordezkari Joseba Azkarraga, eta Etxerat elkarteko Xochitl Karasatorre izango dira hizlariak.
Euskal presoen egungo egoera zein den aztertu eta helburura iristeko gizarte gisa egin beharreko urratsak zein diren hausnartuko dute larunbatean Sare Herritarrak egingo duen lan solasaldi saioaren bidez.
Sare Herritarreko ordezkari Joseba Azkarraga, eta Etxerat elkarteko Xochitl Karasatorre izango dira hizlariak, eta Naroa Iturri kazetaria ariko da moderatzaile, 11:00etan hasita Reina aretoan. Sarrera solasaldirako irekia da 80 lagunentzako aforoa betetzen den arte.