Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Indarkeria matxista ezabatzeko konpromisoa lehen lerroan jarri du Aizpea Otaegik

Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko egunaren bezperetan agerraldia egin du Errenteriako Udalak.

Ostolaza eta Otaegi Emakumeen Etxean gaur.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/11/24

Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko egunaren bezperetan agerraldia egin du Errenteriako Udalak. Aizpea Otaegi alkateak eta Itziar Ostolaza Berdintasun zinegotziak agintaldi erdia gaindituta duten unera arte indarkeria matxistari aurre egiteko egindako ibilbidea baloratu eta Errenteria-Oreretan bizi den errealitatearen gaineko gogoeta partekatu dute agerraldi horretan.

Gaiarekiko sentitzen duten ardura instituzionala aipatu du Otaegik, eta lehen lerroan jarri du konpromisoa indarkeria matxista ezabatzeko. Izan ere, estrukturala den eta jendartean errotuta dagoen arazo baten aurrean egonik ere, udalak ardura duela argi esan du agintariak indarkeriarik gabeko bizitzak erdiesteko politikak garatzen, “egia da udalak txiki senti gaitezkela batzuetan halako errealitate bati aurre egiteko garaian, baina zalantzarik gabe, gure herrian bizi direnen, eta bereziki emakumeen bizi kalitatean, eta duintasunean eragiteko ardura sentitzen dugun neurrian badagokigu politika publikoak garatzea indarkeria horri aurre egiteko”.

Aitortu du ere, eskumenak murritzak direla, baina hala izanik ere, udalak “konpromiso irmoa” duela indarkeriari aurre egiteko politikekin  jarraitzeko, “horren adierazle bada, nolabait 2022rako aurrekontu proposamenean berdintasun politikei dagozkien baliabideetan diru partidak handitu izana”.

Erpin asko ditu indarkeria matxistak, eta erpin horietako bakoitzari, indarkeria mota guztiei izena jartzea ezinbestekotzat jo du Otaegik, “errealitate honi aurre egiteko; izena jartzea, bistaratzeko modua baita. Psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexu bidezkoa, familia barrukoa, bikarioa, sexista, edo ziber indarkeria izan daiteke, besteak beste”. Halakoren bat jasan duten edo jasaten ari diren emakumeei aitortza, justizia eta erreparazioa bitartekoak eskaintzeko prestutasuna adierazi nahi izan ditu, Gizarte Zerbitzuen, Udaltzaingoaren, edo Emakumeen Etxearen bidez, udalaren atea jotzera gonbidatuz egoera honetan dagoen emakume oro.

Emakumeen Etxean egin dute agerraldia gaur goizean, eta horrek une honetan jokatzen duen “paper garrantzitsua” nabarmen utzi du Otaegik, “edozein indarkeria mota pairatzen duten emakumeei arreta egiteko garaian”.

Salaketak gora aurten

Hilabete pasa falta da urtea amaitzeko, baina urte hasieratik orain arte Errenteria-Oreretan jasotako salaketa kopuruaren berri eman du alkateak; gorakada izan da, nabarmena, iazkoarekin alderatuta %37,60 hazi da salaketa kopuru hori—eta aurten, “Emakundek emandako datuak dira eta lazgarriak eta gordinak izangatik ere, publiko egitea eta bistaratzea beharrezkoa dela iritzi diogu, errealitatearen parte diren neurrian”. Irakurketa anitza izan dezaketela datu horiek bere ustetan, “errealitate hori areagotzen eta gordintzen ari dela izan daiteke, edo politika publikoek balio dezaketela, hain juxtu,  gero eta sentsibilizatuagoa dagoen gizarte bat eraikitzeko eta beldurra galtzeko ere balio ote duten politika publiko indartsuek emakumeek bizi duten egoera hori egoera hori salatzeko aukera zabaltzen ote duten”.

Berdintasun politiken inguruan eta zehazki, indarkeria matxistaren esparruan lan egiten duten adituek esaten dutena azken bide horretatik doa; hau da, politika indartsuek ahalbidetzen dutela indarkeria ikusaraztea, emakumeek beldurra galtzea, “uste dugu azken urteetan herri honetan egin ditugun politikek testuinguru bat sortu dutela emakumeek dauzkagun baliabide ezberdinetara jotzea ahalbidetu duena”. Puntu horretan, Emakumeen Etxea aipatu du berriro agintariak.

Indarkeria matxista udalerritik ezabatzeko erronkari erantzuteko egindako ibilbideari erreparatu dio ondoren Otaegik, eta sei mugarri aipatu ditu. III. Berdintasun planaren diseinuaren barruan onartutako indarkeria matxistarik gabeko bizitzen ardatza aipatu du lehenik. 100 emakume inguruk hartu du parte  2020an abiatutako prozesuan; plan horrek, datozen hamar urteetan garatu beharreko ekintzak jaso ditu lau ildotan banatuta: prebentzioa, sentsibilizazioa, eta kontzientzia hartzea; artapen integrala, berraktibazioa eta ahalduntzea; erreparazioa, memoria eta erantzun instituzionala; eta koordinazio interistituzionala.

Berdintasun planetik eratorrita, indarkeria pairatzen duten emakumeak artatzeko bidelaguntza sarea sortzeko prozesua abiatu da. Indarkeria matxista jasaten duten emakumeei akonpainamendu integrala bermatzea du helburu, eta horretarako herriko emakumeekin osatutako bidelaguntza sarea baliatzea proposatzen du praktika publiko komunitarioan oinarrituta. Lan talde bat  dagoeneko proiektuaren diseinuan murgilduta dabil Emakumeen Etxean.

Emakumeen Etxeko aholkularitza zerbitzuen eskaintzaren dibertsifikazioa aipatu du ere sei mugarri horien artean. Aholkularitza psikologikoa eta juridikoa eskaintzen du Emakumeen Etxeak 2019an ateak zabaldu zituenetik. Zerbitzu horien eskaerek gora egin dute: juridikoan asteroko hitzordu kopurua handitu da, eta psikologikoaren kasuan, bigarren aditu bat inkorporatu da eta artapenerako adin tartea 14 urtera jaitsi da.

Eskola Feministaren bidez, ahalduntzerako eta elkar zaintzarako taldeen sustapena indartu egin da, bestalde, eta herri sarreretan eraso sexisten aurkako seinalitika jarri du udalak. Azkenik, baliabideen gaineko informazioa jasotzen duen esku orria berritu du udalak. Informazioa irisgarri izateko moduan banatzeko hautua egin duela udalak nabarmendu du Ostolazak puntu horretan, “ariketa handi bat egin da, oso mezu argiak daude bai markoa kokatzeko, indarkeria zer den eta nola ulertu behar den, baina bereziki, indarkeria pairatzen duen emakume batek eskura eduki dezan laguntza behar badu nora jo jakin dezan, baina baita gainontzeko herritarrek ere”. Helbideak, telefono zenbakiak, ordutegiak, zerbitzuak… dena bildu dute esku orri horretara, eta epe laburrean izango da banatzeko prest.

Elkarlana beharrezkoa

Gai honetan ere elkarlana ezinbestekoa jo du Otaegik, eta aitortu egin du mugarri izan diren ekintza horiek guztiak garatzeko “ezinbestekoak” diren bi lan esparru: Errenteriako Berdintasun Kontseilua, eta Errenteriako Emakumeen Etxeko Batzarra. “BI eremu hauek funtsezkoak dira udalarentzat berdintasun politikak diseinatu eta garatu ahal izateko”. Errenteria-Oreretako Mugimendu Feministari ere ezinbesteko aitortza alkatearena, “elkarlanean jardutea eiznbestekoa da berau baita gai honen inguruan erreferentzia mugimendua udalarentzat”.

Dei bat egin dute amaitzeko Otaegi eta Ostolazak, “biharko mugimendu feministak egindako deialdietan izango da udala, eta bertan parte hartzera deitzen ditugu herritar guztiak”.

19:00etan abiatuko da manifestazioa Herriko Plazatik abiatuta bihar, Oreretako Asanblada Feministak deituta.

Erlazionatutako edukia[Elkarrizketa] “Atetik sartu eta espazio seguru batean daudela sentitzen dute”Hitzetatik ekintzetara jauzi egitea hil ala bizikoa delako
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.